Umeentzako albumen Etxepare sariketea antolatu dabe

Bizkaie! 2016-01-07 09:53   Kulturea

Umeentzako irudidun ipuinak bultzatzeko asmoz antolatzen dabe urtero Etxepare saria Nafarroako Udaletako Euskera Zerbitzuek. Saria emoteaz gan, album irabazlea argitaratzen laguntzen dabe lehiaketearen bidez, Pamiela argitaletxeagaz daukien alkarlanari esker. Maiatzaren 20ra arte dago lanak bialtzeko epea eta bagilean emongo dabe irabazlearen barri.

Umeentzako irudidun ipuinak bultzatzeko asmoz antolatzen dabe urtero Etxepare saria Nafarroako Udaletako Euskera Zerbitzuek. Saria emoteaz gan, album irabazlea argitaratzen laguntzen dabe lehiaketearen bidez, Pamiela argitaletxeagaz daukien alkarlanari esker. Maiatzaren 20ra arte dago lanak bialtzeko epea eta bagilean emongo dabe irabazlearen barri.

Etxepare saria 2004an sortu zan eta, hasikeran, ume eta helduentzako narrazinoen kategoriak eukazan. Ondoren, umeentzako album ilustraduen alorrean bete-betean sartu zan. Euskerazko produkzinoa bultzatzeko asmoz, bekea emoten eben urtero. 2009tik, bekearen ordez, saria da.

Euskerazko albumen produkzinoa txikia da eta horreetako asko itzulpenak izaten dira. Arlo horretara bideratutako lehiaketak be ez dira asko, Nafarroako Udaletako Euskera Zerbitzuek azaldu dabenez. Hortaz, hutsune bat betetera dator Etxepare saria.

Edizino honetan lehiaketarako sortutako album originalak baino ez dira onartuko, euskeraz idatziak eta beste istorio baten moldaketak ez diranak. Banaka aurkeztu leitekez lanak, autoreak testua eta irudia egin baditu, edo taldeka, idazle eta ilustratzaile baten alkarlanetik sortutako albuma bada. Edozelan be, testua eta irudia alkarren osogarri izango dira.

Maiatzaren 20a orduko entregau behar dira lanak, Leitzako Udalaren euskera zerbitzuan. Bagilaren 30a baino lehen, epaimahaiak irabazlearen barri emongo dau. Umeen literaturan eta ilustrazinoan adituak diran personak egongo dira epaimahaian.

Antolatzaileek ohartarazo dabenez, euskerazko album gitxi egotearen arrazoietako bat da argitaratzeko dagozan zailtasunak. Horregaitik, Etxepare sariko irabazlearen lana argitaratu egingo dabe, Pamiela argitaletxearen bidez. Egile eskubideen aurrerapen moduan, 5.000 euroko saria be jasoko dau irabazleak.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu