Mikel Inuntziaga: 'Zintzotasuna topauko dozue disko honetan, makillaje gitxi dauka'
2014-06-02 11:43 BarriketanMusikaria
Aitor Arrutia Azkuetak irabazi dau Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako finala
2014-06-02 10:48 BertsolaritzeaAriketa puntuagarri guztiak jokatu eta buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi dau txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau Artzentalesekoak.
Busturialdeko euskerearen dibersidadea ikasgeletan
2014-05-30 16:29 Euskerea berbagaiHelburua, beraz, eskualdeko euskerea hobeto ezagutzea eta eskolan txertatzea da, aberastasun horren jaube izanik. Herriko ahozko hizkera bizia oinarritzat harturik, eskolako eredu landura igaroteko eta han txertatzeko pausua egitea da helburua, euskera jasoagoa erabilteko orduan be bakotxa bere herriko erregistroa horretara ekarteko kapaz izan daiten.
Diziplina anitzeko 4 proiektuk 3.000 euroko bekak lortu ditue BilbaoEszenaren VI. Artistak Egoitzan programan
2014-05-30 16:07 sariak-autortzakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez sustatzen dauen Artistak Egoitzan programearen VI. edizinoak irabazleak ditu dagoeneko 2014ko deialdiari jagokonez. Lau proiektu irabazleek arte eszenikoen arloko diziplina-aniztasuna eta barrikuntzea ditue ezaugarri.
Euskaltzaindiak ohorezko 12 euskaltzain barri izentau ditu
2014-05-30 15:52 sariak-autortzakDonostian egindako osoko bilkuran aukeratu ditu Akademiak ohorezko euskaltzain barriak. Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu dira izendapena jaso dabenak.
Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (I)
2014-05-30 15:36 BidaideBizkaie! atariak Laoseko 13 Ibilbidean zehar hiru etapako bidaiari ekingo deutso Asiako hego-ekialdean Txinaren zabalkuntzarako obsesinoaren barri emoteko asmoz.
Bilbon saritua izan zan 'High Tension' filmak irabazi dau Coloradoko Mountain Film Jaialdiko Charlie Fowler Saria
2014-05-30 12:13 BarriakPelikula sarituak Ueli Steck, Simone Moro eta Jonathan Griffith alpinista entzutetsuek Everesteko 2. kanpalekuan jasandako erasoaren barri emoten dau. Erabat sumindutako sherpa talde batek harrika eta kolpeka egin eutsen eraso hiru mendizaleei, eta jazoereak eztabaida eta zalaparta handia sortu eban mundu osoan eta batez be mendi giroan.
Euskerearen dibersidadea, euskerearen euskalkiak jagon eta zabaldu dituenak omenduz dator Ibilaldia 2014
2014-05-30 11:07 Euskerea berbagaiEuskerearen Biozfereari eutsiz, euskerearen dibersidadeak aberasten gaituela aldarrikatuz dator aurten Ibilaldia. Seber Altube ikastoleak antolatuko dau aurtengo Ibilaldia, Euskararen bihozfera lelopean, bagilaren 1ean.
Zirkualde V. Zirku Jaialdiak zazpi ikuskizun eskainiko ditu Bilboko Errekalde auzoan
2014-05-30 10:32 jardunaldiakZirkualde Errekaldeko Zirku Jaialdiaren bosgarren edizinoa auzo bilbotarreko plazan ospatuko da barikutik domekara bitartean, eta danetara zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu. EAEn zirkuko arteen inguruan antolatzen dan jaialdi tematiko bakarra dala azpimarratu dau antolatzaile lanetan ibili dan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak.
Aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxan 40 perkusino eta animazino taldek parte hartuko dabe Donostian
2014-05-29 18:26 kulturbizEuskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, maiatzaren 31rako, Donostian deitu dauen 11Danbor Martxarako dana prest dauka. Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak lelopean egingo dan martxea 11Kolore Jaiaren ekitaldi nagusia da. Igaz egin zan lehenengo aldiz jai hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.
'Narrazioak eta olerkiak 2013' liburua argitaratu dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak
2014-05-29 14:36 kulturbizBilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue Narrazioak eta olerkiak 2013 liburuan. Maddi Aiestaran, Olatz Bereziartua, Anne Agirre, Lorea Azpiazu, Naia Ordorika, Aiora Amenabar, Lourdes Ondaro, Markel Txasko, Ane Saiz, Maialen Akizu eta Inhar Esnaola izan ziran 2013ko saridunak.
'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da astegoienean
2014-05-29 13:43 BarriakDragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, Platform estilo amerikarreko aste amaiera bateko ekitaldia izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean.
Martxan da 12. Caostica Film Laburren jaialdia
2014-05-29 12:31 BarriakZapatura bitartean, Caostica film labur eta bideoklipen jaialdiak 39 lan erakutsiko ditu Bilbon. Lan sarituak astelehenan, bagilak 2, ikusi ahal izango dira EHUren Bizkaia Aretoko Paraninfoan, 20:00etan. Emonaldi guztiak debalde dira.
Urtebeteko etenaren ondoren, IX. Mundumira bueltan da
2014-05-29 12:03 kulturbiz2013 gogoetarako hartu eta gero, 2005ean bidea hasi zan lekuan bertan, Arrasaten ekingo deutso barriro be martxeari Mundumirak, munduko kulturen jaialdiak, maiatzaren 30etik bagilaren 1era.
'Gorantz goaz, GO, GO!' lemapean, Euskal Eskola Publikoaren jaia Balmasedan, bagilaren 1ean
2014-05-29 11:27 Euskerea berbagaiEnkarterrira doa aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia, Balmasedara. Mendia ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoek egun oso egitarau ederra atondu dabe, kontzertuak, tailerrak, pailazoak, putxera dastaketea eta abar.
Zinebik 'GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa' eskainiko dau eguenean Bilbon
2014-05-29 10:58 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumentalaren eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa dokumental estadubatuarra eskainiko dau eguen honetan, maiatzaren 29an, urte osoan programazinoari jarraipena emoteko antolatzen dauen Hileko Dokumentala estreinaldi zikloaren barruan.
Bilboko Liburu Azokea irakurzaleen topagune izango da maiatzaren 28tik bagilaren 8ra
2014-05-28 15:24 KultureaBertoko eta kanpoko idazle ugari batuko ditu 44. Liburu Azokeak Bilboko Arenalean. Aurten, 54 erakusmahai egongo dira, maiatzaren 28tik bagilaren 8ra bitartean. Dolores Redondo idazle donostiarrarentzat da edizino honetako Zidarrezko Lumea.
Etorkizun handiko gazteentzako 'Aixegaztea' kategoria barrian Carlos Goikoetxea pianistea nabarmendu dabe
2014-05-28 15:21 sariak-autortzakAurrekoetan lez, laugarren edizino honetan be, Getxoko kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragilek eta ekimenek egindako lana, konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoa izan da
Lansarean, enpresa eta profesional euskaldunek alkar ezagutzeko tresnea erabilgarri
2014-05-28 13:03 Euskerea berbagaiBai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea dau helburu eta Enpresareanen bitartez pausu esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna barria da. Lansarean.org helbidean, enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango ditue; lan bila dabilzan profesionalek, curriculumak igon eta lan-eskaintzetan izena emon ahal izango dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...