Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2014-12-01 09:42   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EH 11 Kolorek, 'Euskal Herria anitzarentzat adostasunak' eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2014-11-28 15:38

EH 11 Kolore ekimenak, Jatorri aniztasuna & lan eskubideak eta Euskara & hizkuntz aniztasuna txostenak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikearen barruan, eragile sozial ugarien artean eztabaida soziala bultzatu nahi dauen ekimena da eta kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan Euskal Herriak behar dauen eredu propioaren harian adostasunak bilatzea.

Bilboko 21. Fant jaialdian izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2014-11-28 14:55   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastiko jaialdia 2015ko maiatzaren 8tik 15era bitartean egingo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau.

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sari nagusia ez eze, akzesita be irabazi dau Ekaitz Goienetxeak

Dabi Piedra Robledo 2014-11-28 14:47   sariak-autortzak

Ekaitz Goienetxeak Olatuak hausten diren lekua lanagaz lortu dau euskerazko sari nagusia. Fernando Morillo idazle eta epaimahaiburuak azaldu dauenez, epaimahaiko kideak hunkitu egin gaitu errelatoak, ganera bizkaiera erreal eta bizian kontauta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ataramiñeren 2014ko uztea kalean dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-28 14:27   Kulturea

Aurten, hiru lan argitaratu ditu Ataramiñe alkarteak, Ataramiñe14 talde-liburua, Nelson Mandelaren Urte ilunak lana, Ekaitz Sirventek euskeratua, eta Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira olerki liburua. Beste urte batzuetako uztekaz batera, alkartearen saltokian izango dira, Durangoko Azokan. Laster, ganera, Ataramiñek harpidetza kanpainea hasiko dau.

Singapur, uri perfektua

Zigor Aldama 2014-11-28 13:01   Bidaide

Tradizinoa eta abangoardia burrukan dagoz eten barik oparotasunaren ugarte honetan. Asiako Hego Ekialdeko finantza zentro garrantzitsuena da eta planetako herrialderik aurreratuenetakoa. Edozelan be, finantza guneko etxe-orratz distiratsuakaz batera, kultura txinatar, hindu eta islamikoaren ohitura zaharrak babesteko tenplu txikiak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Getxoko 31. Eskulangintza Azokea, barikutik domekara

Bizkaie! 2014-11-28 11:18   Kulturea

Barikuan hasi eta domekara bitartean, Getxoko 31. Eskulangintza Azokea egingo dabe Areetako Geltokia plazan. Danetara, 77 artisau batuko dira astegoienean euren lanak saldu eta erakusteko. Azokea goizez eta arrastiz egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerea debalde da.

Idazle, itzultzaile klasiko, eragile eta sustatzaileak, 'Bidegileak' bilduma barrietako protagonista

Bizkaie! 2014-11-28 10:26   kulturbiz

Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartuari eskainitako liburuak aurkeztu barri ditu Eusko Jaurlaritzeak. Hain zuzen be, Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. aleak dira.

Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea

Bizkaie! 2014-11-28 10:18   sariak-autortzak

Berriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

19. Korrikak Durangoko Azokea omenduko dau

Bizkaie! 2014-11-28 09:45   kulturbiz

Hemeretzigarren edizinoa 2015ean egingo dabe, martiaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora. Oraingo honetan, Durangoko Azokea omenduko dau Korrikak: Herri honek auzolanean eta alkarlanean gauza asko egin ditu. Duda barik, horreetako bat da Durangoko Azokea. Azokeak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19. Korrika egingo dan urtean beteko dau mende erdia.

Mintzapraktika egitasmoen ganeko jardunaldia egingo dau AEK-k Bilbon

Bizkaie! 2014-11-27 16:55   Euskerea berbagai

AEK-ko  Praktika Jarduerak zerbitzuak mintzapraktika egitasmoen ganeko jardunaldia antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, biharko, zemendiak 28, Bilboko La Bolsa Udaltegian, Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi izenburupean.

Ruper Ordorikak 'Lurrean etzanda' argiz betetako diskoa kaleratu dau

z 2014-11-27 14:55   Musikea

Hamar kanta barri eta egokitzapen bat dakarz Ruper Ordorikak lan barrian, Lurrean etzanda (Elkar). Argiak garrantzi berezia dauka abestietan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko tresnak dira, Elkarreko Anjel Valdesen ustez. Leo Abrahams gitarristea, Simon Edwards baju-jolea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau dau, zintan. Bilbon aurkeztuko dau diskoa zuzenean, Kafe Antzokian, abenduaren 20an, 22:00etan.

'Marijesiak. Abenduko koplak' liburua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-27 14:11

Marijesiek urtero urteten dabe Abendu aldian erronda-kantu berezia egiten. Gauza bera esan daiteke Abendu-mutilei buruz, edo Kebonikoak kantetan dituenei buruz be. Hiru izen, ohitura bera izentetako. Horreek danak batu ditu Labayruk Marijesiak. Abenduko koplak lanean. Labayruko Igone Etxebarria eta Akaitze Kamiruaga ibili dira kantak eta irudiak batzen han eta hemen, herri eta auzoetan.

Bertsonajerik bertsonajeena: Mañukorta

Bizkaie! 2014-11-27 14:03   Bertsolaritzea

Xabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Morauk eta Beñardo Goietxek 'Arrainentzako himnoak' diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2014-11-27 10:57   Musikea

Hamasei kanta sortu ditue Andoni Tolosa Morauk eta Beñardo Goietxe musikariek, eta tartean bersino bi, Enarak taldearen Ama eta The Smiths bandearen There Is A Light That Never Goes Out. Diskoak eskuz montau ditue, 500 besterik ez, eta euren emonaldietan bakarrik ahalko dira erosi. Arrainentzako himnoak  aurkezteko hurrengo zuzenekoa zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Andoaingo gaztetxean, Anarigaz batera.

Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

Bizkaie! 2014-11-27 10:07

Gaurtik aurrera, liburutegi publikoetako 530.000 bazkideek liburuen katalogo zabal bat deskargau ahal izango dabe Internet bidez. Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000. Lanak euskerazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira.

Oiongo San Bizente ikastoleak antolatuko dau 2015eko Araba Euskaraz, Gasteizen

Bizkaie! 2014-11-27 10:06   kulturbiz

Datorren urteko bagilaren 14an, Gasteizen, egingo da Arabako ikastolen jaia. Orain arteko ohiturea aldatu egingo dabe arabarrek, izan be Oiongo San Bizente ikastolea izan arren antolatzailea, herrian barik, uriburuan atonduko dabe Araba Euskaraz. Lemea Piztu euskara izango da.

Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain, #txiotesia2 lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2014-11-26 17:48

UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu dauen Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketako irabazleak jakinarazo ditue. Lehen saria Itziar Gonzalez-Diosentzat izan da, egiten dabilen euskerazko testuen sinplifikazino automatikoari buruzko tesia laburtzeagaitik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da Lehen Mundu Gerra 'Eskualduna' astekarian tesia koplatan azaltzeagaitik.

Laugarren Bertso Derbia, Donostian

Bizkaie! 2014-11-26 17:34   Bertsolaritzea

Abenduaren 14an, domekan, Anoetan jokatuko dabe Realak eta Athleticek ligako partidua. Aurretik, barriz, eguerdiko 12:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea emonda kantuan izango dira sei bertsolari Pasa hitza! lemapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren izenean eta Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza Atleticen alde.

Euskerazko komikiak protagonista izango dira Txurdinagan eta Santutxun, eguenetik zapatura

Dabi Piedra Robledo 2014-11-26 14:16   kulturbiz

Parrapean Komiki Egunak antolatu ditu Bilboko Udalak, euskerazko komikigintzan egiten dan lana erakusteko. Zemendiaren 27tik 29ra, erakusketak, azokea, tailerrak eta berbaldiak egongo dira Begoñako barrutiko udaltegian eta Santutxu auzoko hainbat gunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)