Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2014-06-04 10:56 kulturbizHitzarmenak Herria astekariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, eta euskerearen eta euskal kulturearen eremuan gauzatuko da.
Euskal literaturea eta ahozkotasunari buruzko jarduerak bagilean, Madrilen
2014-06-03 18:21 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak euskal literatureagaz lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Madrilen hilebete honetan, martitzenetik aurrera. Gai ugari jorratuko ditue, besteak beste, autoitzulpengintzea, itzulpengintza arloko diru-laguntzinoak, eta itzultzaileen eta idazleen arteko hartu-emonak.
Aurten Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan izango da, bagilaren 15ean
2014-06-03 17:40Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak hilaren 15ean ospatuko dau Deiadar Mendien Egunaren hamaikagarren edizinoa. Aurten, Ganekogorta mendian egingo dabe. Hitzordua 8:00etan izango da, El Fango kiroldegiko aparkalekuan. Eguerdian, 12:00etan, joko ditue adarrak Ganekogortako tontorrean.
V. Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu ditue
2014-06-03 17:35 BertsolaritzeaJardunaldiak garagarrilaren 2tik 4ra izango dira Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.
9.294 ikaslek egingo dabe Unibersidadera sartzeko probea UPV/EHUn
2014-06-03 15:40Eguaztenean, bagilak 4, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.294 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino %5,4 gehiagok. Igoerak hiru campusetan izan dira: Araban, %8,3 gehitu da, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %7,9. Ikasleen %54,4 emakumeak dira, eta %46,6 gizonak.
Munduko 45 uri Wallpeople proiektura batuko dira kaleetan naturea omentzeko
2014-06-03 15:01 jardunaldiakHutsik dagozan hormak galeria bihurtuko ditue artistek euren sorkuntza propioak erakutsiz. Bilbon, Zawp espazioan (Deustuko Erribera, 47) izango da hitzordua goizeko 11:00etatik 14:30era.
'Burdina Bizkaian eta bere ingurunean' jardunaldiak bagilaren 3an eta 4an, Bilboko Bizkaia Aretoan
2014-06-03 14:03 jardunaldiakEHUko irakasle eta katedradunak eta adituak burdinaren ustiapenaren historiaz jardungo dabe egunotan Bizkaia Aretoan.
Chuck Palahniuken 'Borroka kluba' argitaratu dau Txalapartak
2014-06-03 12:50 KultureaIdazle eta kazetari estadubatuarraren Borroka kluba kaleratu dau Txalaparta etxeak, Naroa Zubillagak euskeratua. 1996an argitaratu eban Fight Club, baina David Fincherren izen bereko pelikulea estreinau arte ez eban arrakasta handirik izan.
Gernika BHIko 3 ikasle saritu ditue 'Urruzuno Gehituz 2013-2014' lehiaketan
2014-06-03 11:25 sariak-autortzakA kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).
Kubako eta Euskal Herriko eskolen artean eginiko film pedagogiko bat aurkeztuko dabe Bilboko Kafe Antzokian
2014-06-03 10:52 BarriakKurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolen artean egindako Keinuka mugaz gaindi... Un guiño, un sueño izenburuko filma aurkeztuko dabe bagilaren 4an, goizeko 11:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.
Kimuak 2014 deialdiak 63 film labur jaso ditu
2014-06-03 10:37 BarriakEusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Filmategiaren laguntzinoa dauen proiektuko arduradunek gogorarazo dabenez, hurrengo pausua epaimahaiari jagoko orain, eta datorren bagilaren 9an batuko da film laburren behin betiko aukeraketea egiteko.
Lurraldea eta Hizkuntzearen arteko loturan sakontzeko Online Ikastaro Edegi Masiboa (MOOC) antolatu dabe
2014-06-02 18:16 Euskerea berbagaiBertan, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko loturea aztertuko dabe. Dagoeneko 100 parte-hartzailek emon dabe izena. Matrikulea doban da. Izena emoteko: mooc.asmoz.org.
Jule Goikoetxea donostiarrak 'Tractatus' bere lehenengo poesia liburua kaleratu dau
2014-06-02 18:09 KultureaEdozein jarrera politikoren ostean sensibilidadea, esperientzia estetikoa, dagoala erakusten dabe Jule Goikoetxeak Tractatus (Susa) lanean batu dituen olerkiek. Izenburua nahiko ironikoa dala azaldu dau egileak, ez da tratadu bat, gaiak jorratzeko modu poetikoa erabili dau-eta.
Urrezko Luma Saria jaso dau Galtzagorrik
2014-06-02 17:17 sariak-autortzakEuskerazko ume eta gazte literaturearen sustapenean egindako lana autortuz, Bilboko 44. Liburu Azokan jaso dau Urrezko Luma saria Galtzagorri alkarteko presidente barriak, Iñaki Markotegik, Ana de Castro Bizkaiko Aldundiko Euskera Zuzendari Nagusiaren eskutik.
Konponbideak be alkarregaz adostu gura ditu 'Guk gEUre kulturaz' ekimenak
2014-06-02 15:30 kulturbizZezeilean Durangon antolatutako topaketan aurkeztutako gogoeta eta ekarpenak batzen dituan txostena atondu, eta bagilaren 12an ekintza-proposamenak zehazteko deialdi zabala egin dau Geuk ekimenaren talde eragileak. Euskal Herriko kultur sistemea osotzen daben 150 lagunek hartu eben parte orain dala hiru hilebeteko batzarrean.
Hortzmuga antzerki taldeak Unamunoren Bilbo erakutsiko dau bagilean
2014-06-02 14:53 jardunaldiakMiguel de Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena gogoratzeko antolatu dan jarduera-eskaintza zabalaren barruan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Unamunoren ibilbideak egingo ditu bagilean Zazpi Kaleetan zehar, Hortzmuga antzerki taldearen eskutik.
Bilbao Bizkaia Card txartelak uriburuko eta lurraldeko garraiobide eta museoetan sartzea erraztuko deutse turistei
2014-06-02 14:14Bilbao Bizkaia Card izeneko txartel barriak uriburuko eta lurralde historikoko garraiobideetan eta museoetan sartzea erraztuko deutse bertaratzen diran turistei. Turismoko txartel barriak, ikutze bako teknologiagaz, 30 eta 40 euro arteko prezioa izango dau, erabiltzen dan egunen arabera.
Arabako Eskolartekoaren amaierea, finala eta jaia Legution
2014-06-02 13:55 BertsolaritzeaEpaimahaiak holan erabagita Peru Abarrategik jantzi eban txapela eta Maddalen Arrausik bigarren postua. Biak izango dira Orion bagilaren 21ean izango dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak, herrialdeko bertso-eskolako gazte eta umeguztiek egindako ahaleginaren erakusgarri bikainak.
Pozarren Balmasedan eta Gernikan
2014-06-02 12:06 Euskerea berbagaiEuropako hauteskunde egunagaz bat ez egiteko, Ibilaldiak eguna aldatu ostean, Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia eta Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen 36. Jaia egun berean ospatu arren, milaka lagun hurreratu dira hitzordu bietara eta antolatzaileak pozik dagoz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...