Oskarbi talde mitikoak euskal poesiari lotutako kontzertu berezia eskainiko dau Arriagan

Bizkaie! 2016-02-15 13:36   Musikea

Oskarbi taldeak 1966ko zemendian emon zituan lehen pausuak. 50 urte beteko dira, beraz, taldea euskal kantu herrikoiak zabaltzen hasi eta euskal kantu barriak egiten hasi zanetik. Bere ibilbide luzean kantaldi eta kontzertu asko emon ditu, Euskal Herrian batez be. Lau urtez, Oskarbikoak Ez Dok Amairuko partaide izan ziran (1967-1971). Hamar disko plazaratu ditue eta hamaikagarrena grabetan hasi dira.

Bihar martitzena, zezeilaren 16an, 20:00retan, Arriagako Gelatxuetan musika talde mitiko baten bisitea izango dogu, 50 urteko ibilbide oparoa dauen Oskarbi taldearen kontzertua, hain zuzen be.

Arriagako foyerrean agertuko jaku betidanik Iñaki Maritxalar eta Joxelu Treku abeslari eta musikariek gidatutako taldea. Eurak dira 1966ko zemendian Oskarbi sortu zanetik taldearen barruan jarraitzen daben partaideak. Horreekaz batera Maite Aizkorreta (jatorrizko partaidea, baina itxi eta barriro itzulitakoa), Bakartxo Maritxalar (taldearen fase desbardinetan ibilitakoa), Carlos Ruiz eta Beronik Ondikola izango dira ahotsetan. Musikari, barriz, Iñaki Maritxalarrek gitarrea hartuko du esku artean, akordeoia Carlos Ruizek, flautea joten Gontzal Iñarra izango da, perkusinoaz Diego de Vera arduratuko da, Joana Ortegak joko dau tekladua eta azkenik Maite Lopez de Arbina biolin-jotzailea azalduko da oholtza gainean, Oskarbigaz lehenengo aldiz joteko.

Oskarbi taldeak 1966ko zemendian emon zituan lehen pausuak. 50 urte beteko dira, beraz, taldea euskal kantu herrikoiak zabaltzen hasi eta euskal kantu barriak egiten hasi zanetik. Bere ibilbide luzean kantaldi eta kontzertu asko emon ditu, Euskal Herrian batez be. Lau urtez, Oskarbikoak Ez Dok Amairuko partaide izan ziran (1967-1971). Hamar disko plazaratu ditue eta hamaikagarrena grabetan hasi dira.


Bilbon barriro be

Oskarbik, gitxienez 20 aldiz kantau dau Bilbon. Lehen aldia 1968ko bagilaren 13an izan zan, Zurbaran auzoan, Ez Dok Amairu legez. Baina aitagarriena seguruenik Oskarbik eta Joan Manuel Serratek La Casillan emondako kantaldia da, 1978ko zezeilaren 3an, hain zuzen.

Bihar Arriagako Gelatxoetan euskal poesiari lotua dagoan egitaraua eskainiko dau Oskarbik, bere faktorian sortutako musikea gehienbat eta doinu herrikoiak tartean.

Sarrerak 8 eta 12 euro artean erosi daitekez www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu