Udalak Bilboko gazteak batu ditu, Bilborock gunearen erabileren eta jardueren proposamenak entzuteko

Bizkaie! 2016-02-11 16:52   Kulturea

Abenduan hasi zan #BilborockLab izeneko parte-hartze prozesu hori eta zapatuan, hilak 13, amaituko da, topaketa bategaz.  Datozan urteotan Bilborock aretoak hartuko dauen norabidea zehazteko, gazteen eretxia entzun nahi dau Bilboko Udalak prozesu horretan. 150 gazte inguruk parte hartu dabe.

Abenduan hasi zan #BilborockLab izeneko parte-hartze prozesu hori eta zapatuan, hilak 13, amaituko da, topaketa bategaz.  Datozan urteotan Bilborock aretoak hartuko dauen norabidea zehazteko, gazteen eretxia entzun nahi dau Bilboko Udalak prozesu horretan. 150 gazte inguruk parte hartu dabe.

Bilboko Udala 2017 eta 2019. urteen arteko Bilborocken programazinoetarako plangintzea egiten dabil eta gazteen eretxia batu nahi dau. Proposamenak kontuan hartuko dituala agindu dau. Parte hartzeko espazio bat zabaltzea eta uriko gazteak inpliketea da Udalaren asmoa.

Ekarpenak egiteko aldia 2015eko abenduan hasi zan. Besteak beste, sare sozialen bidez jaso dabe gazteen eretxia. Zelakoa izango litzateke zuretzat etorkizuneko Bilborock aretoa? galdereari erantzun deutsie dozenaka gaztek. Prozesua zapatuan amaituko dabe, Bilborocken bertan antolatutako topaketan. 50 gaztek parte hartuko dabe. Entzuteko, gogoetea egiteko eta ideak alderatzeko espazioa izango da zapatukoa.

Hilaren 13ko topaketea preparetako, gazteen munduan adituak diran zazpi personaren laguntzinoa euki dau Udalak: Xabi del Campo, Ana Viñals, Mikel Calvo, Laura Diaz, Damian Rodriguez, Jon Pierrot eta Alberto de la Hoz. Saioaren abiapuntua Bilborocken historia eta nortasuna izango da. 

Guztira, 150 gazte ingururen ekarpena jasotea espero dau Bilboko Udalak, danak 18 eta 35 urte bitartekoak. Ideak aztertu ondoren, #BilborockLab prozesuan parte hartu daben gazteei jakin eragingo deutsie ze neurri hartuko diran 2017tik aurrera Bilborocken. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu