Joseba Mikel Ugalde bermeotarrak 'Muakiss weblog postikatua' lana argitaratu dau
2014-11-26 11:41 KultureaOrain urte bi abiautako Urertzeren Uberan Collagekera bildumearen hirugarren eta azkenengo liburua kaleratu barri dau Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak, Muakiss weblog postikatua.
Kulturklik agendea gailu mobikorretan konsultau daiteke dagoeneko
2014-11-26 10:48Kulturklik agendea gailu mobikorretan konsultau ahal izateko aplikazino barri bat garatu dabe, eta holan, erabiltzaileek atari horretako agendeak jasoten dituan kultur ekitaldi guztiak euren gailu mobikorrean eroan ahal izango ditue aurrerantzean. Kulturklik App barria www.kulturklik.euskadi.net helbidean deskargau daiteke.
Raul Dominguez barakaldarraren marrazkiak ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan
2014-11-26 10:31 KultureaMueta askotako irudiak batu ditu Raul Dominguez artisteak, bai formatuari bai teknikeari jagokonez. Aurten eta igaz egindako lanen aukeraketea da Bilbok Rekalde aretoko erakusketan jaso dauena. 2015eko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
21.000 ume dabilz ikasgelan bertsolaritzea lantzen transmisino proiektuaren barruan
2014-11-26 09:55 BertsolaritzeaHogeita lau urte dira Bertsozale Alkarteak eskaintzen dauen Bertsolaritzea irakaskuntzan proiektua sortu zanetik. Gaur egun 410 ikastetxe dira partaide; zentro publikoak, ikastolak zein kristau eskolak dagoz horreen artean, eta gehienbat Lehen Hezkuntzako 4., 5. edo 6. mailan gauzatzen da.
Kepa Junkerak 'Trikitixaren historia txiki bat' disko-liburua aurkeztu dau Errekalden
2014-11-25 14:52 MusikeaRekalde auzunean, gurasoen etxe-aurrean, hortxe aurkeztu dau Kepa Junkerak, Sorginak taldeagaz batera, Trikitixaren historia txiki bat liburu-diskoa. Musika munduan daroazan 35 urteak behar barri honegaz ospatu gura dituela esan dau aurkezpenean, lagun, ezagun eta auzokoez inguratuta. Bihar kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Elkar dendan, 18:30ean.
Euskadin webgunea daben hamar langile edo gehiagoko enpresen 47,2k euskeraz be badauka
2014-11-25 14:422014an, EAEko hamar langile edo gehiagoko enpresak IKT ekipamenduetan ondo horniduta dagoz, batez be Debagoienan, merkataritza elektronikoaren erabileran izan ezik. Arabako Mendialdean eta Enkarterrin eta Markina-Ondarroan Bizkaian, neurri horretako enpresen % 100ek dabe Internet, eta Gipuzkoan Tolosaldea nabarmentzen da, % 99,6gaz.
Hileko Dokumentala zikloaren barruan, 'Five days to dance' aurkeztuko dau eguenean Zinebik
2014-11-25 12:41 BarriakHileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Rafael Molések eta Pepe Andreuk zuzendutako Five days to dance (Espainia 2014, 77 min.) filma eskainiko dau eguenean, zemendiaren 27an.
VI. Arkeologia Topaketak egingo ditue Bilbon asteon
2014-11-25 10:45 jardunaldiakBilboko Arkeologia Museoak arkeologia topaketen edizino barria hartuko dau egunotan, zemendiaren 25etik abenduaren 3ra bitartean. Arkeologiaren arloan aurkeztu diran edo laster aurkeztekoak diran tesiak aurkeztuko diea. Bost berbaldi programau ditue. Lehenengo saioan, Jose Angel Lekandak Vasconia: desde el otro lado de la frontera (siglos V-VII) berbaldia eskainiko dau.
Euskal artisten 'Riding to Amarillo' erakusketea ikusi ahal izango da San Diegon (AEB)
2014-11-25 10:39 Kulturea2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista honeek hartuko dabe parte, horreetako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz: Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo, Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Lorea Alfaro eta Olatz Vilariño.
'Sortuko dira besteak' emonaldia domekan, Bilboko Arriagan
2014-11-24 17:25 MusikeaHirugarren urtez, hainbat euskal musikari ezagun Sortuko dira besteak emonaldian alkartuko dira zemendiaren 30an, Bilboko Arriaga antzokian. Mixel Ducau, Alex Sardui, Mikel Urdangarin eta Petti kantariak agertuko dira, besteak beste, oholtzan. Abenduaren 27an, Donostiako Kursaalen izango dira.
Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean
2014-11-24 14:45 MusikeaBuruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.
'Kultur Gabonak' ekimenak 130 jarduera baino gehiago dakarz Bilbora
2014-11-24 14:11 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programazino zabala atondu dau Kultur Gabonak ekimenaren barruan. Danetara, ikus-entzule guztiei zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango dira, uriko barruti guztietan. Aste honetan bertan hasiko dira.
Deskontudun 21.500 txartel aterako ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, kultur produktuetan erabilteko
2014-11-24 12:56 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelaren 3. edizinoa martxan hasiko da abenduaren 1ean. Urtarrilaren 31ra artekoa izango da kanpainea, hau da, Gabonetan eta Beherapenen sasoian erabili ahal izango dira txartelak. Bizkaiko Foru Aldundiak 248.000 euroko inbersinoa egingo dau. Cecobik, Bizkaiko Merkatarien Alkarteak be parte hartzen dau antolakuntzan.
37. Euskal Zine Bilerearen hasiera ekitaldia cabaret erraldoi bihurtu da
2014-11-24 11:26 BarriakMiren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak 37. Euskal Zine Bilerako hasiera ekitaldia kabaret erraldoi bihurtu dabe bart. Emozinoz beteriko hasiera ekitaldia izan da. Bertan izan dira igazko aurkezleak be, ganbaratik begira. Lehiatuko diran filmen erakusketea egin eta epaimahakideen aurkezpena egin da segiduan.
Anuntxi Arana: 'Mitologian zeozer gordina badago, kentzeko joerea dago. Gozotu egiten da'
2014-11-24 10:48 BarriketanBernart Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' japonierara itzuli dabe
2014-11-24 10:46 KultureaBernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, ezagutzen dan euskarazko lehen liburua, japonierara itzuli dabe, eta pasa dan barikutik dendatan dago eskuragarri, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Itzultzaileak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida izan dira, biak euskera irakasleak Japoniako unibersidadeetan.
Lehenengo finalaurrekoa irabazita, Iratxe Ibarra Foruriak finalean kantauko dau
2014-11-24 09:55 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu dau puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela lortu dau markina-xemeindarrak.
Hego Koreako Chun-Kyu Parken 'Mould' filmak irabazi dau Zinebi jaialdiko sari nagusia
2014-11-21 14:30 BarriakEuskal Zinemearen Sari Nagusia, Aitor Gutierrezek eskuratu dau, Anomalo lanari esker. Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, goizean emon dau ezagutzera aurtengo edizinoko palmaresa. Arratsaldean, Arriaga Antzokian, sariak emoteko ekitaldia izango da eta, bide batez, Alex Angulo aktore hil barriari omenaldia egingo deutsie antolatzaileek.
Bilboko 2015eko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea martxan da
2014-11-21 13:42 kulturbizEgile bakotxak bi lan aurkeztu leikez gehienez be. Proiektua bertikala eta 70 x 50 zm. neurrikoa izan behar da luma kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknikea, barriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...