Gaur jarriko dabe martxan Mungiako Asau Barik! gazte ginkanea
2016-02-19 10:19 Euskerea berbagaiMungiako Gazteguneak gidatutako ekimen barri honek herriko euskerea eta ingurua ezagutzea sustatzen dau dinamika ludiko eta parte-hartzaile baten bidez. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauen proiektu honek euskerazko teknologia barriak ezagutzea ahalbidetzen dau, horreen erabilerea modu praktiko baten bultzatuz.
Gaur, barikuan, hilak 19, Mungiako Udalak eta Mungiako Gazteguneak 12-16 urteko gazteei zuzendutako Asau Barik! ginkanea jarriko dabe martxan. Parte-hartzaileek herriko ondareagaz eta teknologia barriakaz zerikusia dabenn 5 proba gainditu beharko ditue 600€ko bono saria eskuratu ahal izateko.
Irabazleak nortzuk izango diran erabagiteko orduan mungiarrek zeresan handia izango dabe, baita epaimahakideen botoek be.
Kontuak kontu, zezeilaren 19an, Mungiako gazteek Asau Barik! ginkana birtualean parte hartzeko aukerea izango dabe. Bi asterik behin Gaztegunearen Facebook atarian proba bat argitaratuko da eta partaideek erronka guztiak gainditu beharko ditue saria eskuratu ahal izateko. Probak dibertigarriak eta parte-hartzaileak dira, lagunakaz ondo pasetako aukera parebakoa.
Parte hartu ahal izateko, formulario-fitxa honetan izena emon besterik ez da egin behar.
Informazino gehiago behar izan ezkero: www.facebook.com/mungia.gazte; asaubarik@gmail.com; eta Gaztegunean (Aita Elorriaga, 3 / telefono zenbakia: 94.555.33.53).
Mungiako Gazteguneak gidatutako ekimen barri honek herriko euskerea eta ingurua ezagutzea sustatzen dau dinamika ludiko eta parte-hartzaile baten bidez. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauen proiektu honek euskerazko teknologia barriak ezagutzea ahalbidetzen dau, horreen erabilerea modu praktiko baten bultzatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!