Oihana Iguraran, Erniarraitz Sariketako bigarren finalistea

Bizkaie! 2016-02-22 09:52   Bertsolaritzea

Atzo, zezeilak 21, jokatu zan Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketea Azkoitiko Kultur-Etxean eta Oihana Iguranek irabazi eban. Kalean ibilteko eguraldi bikaina egon arren, kultur-etxeko aretoa jentez bete zan eta saio bizia eskaini eben Amaia Iturriotz, Aitor Salegi, Aitor Servier, Maider Arregi, Oier Etxeberria eta Oihana Iguaran bertsolariek.

Atzo, zezeilak 21, jokatu zan Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketea Azkoitiko Kultur-Etxean eta Oihana Iguranek irabazi eban. Kalean ibilteko eguraldi bikaina egon arren, kultur-etxeko aretoa jentez bete zan eta saio bizia eskaini eben Amaia Iturriotz, Aitor Salegi, Aitor Servier, Maider Arregi, Oier Etxeberria eta Oihana Iguaran bertsolariek. Azken hau izan zan saioko irabazlea, beraz, zuzenean Azpeitiko Gaztetxeko finalerako sailkatua. Ganerakoek hirugarren kanporaketako puntuazinoaren zain egon beharko dabe. Hona hemen atzoko sailkapena:

 1- Oihana Iguaran (246,5)

2- Amaia Iturriotz (238,5)

3- Aitor Salegi (236)

4- Oier Etxeberria (232,5)

5- Maider Arregi (231)

6- Aitor Servier (226)

 
Hirugarren eta azken kanporaketea hurrengo domekan, zezeilaren 28an jokatuko da Errezilgo Borondegin. Ondorengo bertsolariek kantauko dabe:

- Gemma Urteaga

- Eli Pagola

- Eñaut Martikorena

- Xabi Igoa

- Aitor Irastorza

- Jon Ander Iriondo

Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrerea 17:00etan zabalduko da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu