Nik West, The Inspector Cluzo, Capsula, Mamba Beat eta Mocker's Mundakan aurten

Bizkaie! 2016-02-18 17:39   Musikea

Garagarrilaren 28, 29 eta 30a gero eta hurrago dagozanez, egun danatarako abonoa 55 euroan erosi zeinke oraindino; laster 60 euroan egongo da salgai. Sarrerak Mundaka festibal webgunean, Kutxabanken webgune eta kutxazainetan, Ticketmaster, Fnac, Halcón Bidaiak eta Viajes Amaiaren bulego guztietan dozuez eskuragarri.

25 urte ditualarik Eurythmicseko Dave Stewart, Prince, John Mayer edo Glee lako artistakaz ibilitakoa da Nik West. Inoiz baino indartsuago jatorku abeslari, baxujole eta konposatzaile arizonarra bere funk rock elektrikoagaz.

Gainera, The Inspector Cluzo baserritar gaskoiak harrituta itxiko gaituen rock klasifika ezinagaz etorriko jakuz Mundakara.

Mundaka Festivalean gauza bereziak jazoko dira. David Bowie, hurrengo taldearen influentzirik handienetarikoa izanik, eta honen jarraitzaileentzat urterik bereziena izanik, Capsula taldeak, 2012 urtean egin eban legez, Dreaming of The rise and Fall of Ziggi Stardust and the Spiders from Mars aurkeztuko deusku.

Mamba Beat taldekoak hamarkada oso bat daroe Bilboko pop rock elektronikoan erreferentzia izaten eta Paint Me In Black!! lan barria aurkezten datoz aurten.

Eta adi Mocker´s taldeagaz be; Durangotik datozen gazte honeek, zur eta lur itxiko gaitue euren Hard Blues eta iraganekoa emoten dauen Rock&Rollagaz.

Sorpresa edo barrikuntza gehiago be badagoz. Aurten Mundaka Festival eta Viajes Amaiaren arteko kolaborazino lanari esker, jaialdiaren inguruko esperientzia borobiltzeko pack turistikoak eskainiko dituelako.

Beste alde batetik, aurten be, Itsasmendi txakolina izango da jaialdian; igaz bezela, Mundaka Festivalaren edizino mugatu bat aterako dau upategiak eta etiketatze berezi bat egingo dau.

Kontuak kontu, garagarrilaren 28, 29 eta 30a gero eta hurrago dagozanez, egun danatarako abonoa 55 euroan erosi zeinke oraindino; laster 60 euroan egongo da salgai. Sarrerak www.mundakafestival.eus webgunean, Kutxabanken webgune eta kutxazainetan, Ticketmaster, Fnac, Halcón Bidaiak eta Viajes Amaiaren bulego guztietan dozuez eskuragarri.

Ez ahaztu Mundakan gagozala, ezker olatuagaitik munduan ezaguna, horregatik Axi Muniain surflaria dogu lujozko enbajadore!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu