85 herrialdetako 3.368 film labur aurkeztu dira 56. Zinebi zinemaldira
2014-09-17 17:33 BarriakIzena emon daben filmen generoei jagokenez, zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 1.987 fikzinozkoak dira (% 59), 994 dokumentalak (% 29’51) eta 387 animazinozkoak (% 11’49).
'Zatoz euskarara' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon
2014-09-17 14:56 Euskerea berbagaiZatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2014-2015 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.
Altxatu talde nafarrak 'Hitza' bigarren diskoa kaleratu barri dau
2014-09-17 14:49 MusikeaHirukote gaztea osotzen dabe Ibai Osinagak, Iker Arizek eta Julean Abaurreak, 15-16 urte besterik ez ditue eta. Halanda be, Hitza (Gor) Irunberriko taldearen bigarren diskoa da, lehenengoa igaz argitaratu eben eta. Urriaren 11n, Tolosan aurkeztuko dabe zuzenean.
Bizkaiko Txakolinaren 1,8 miloe litro produziduko dira aurten
2014-09-17 14:07 Jan edanakBizkaiko Txakolina egiteko mahats-batzea laster hasiko da, mahasti txiki batzuetan hasi dira dagoeneko beren lehenengo lanetan, nahiz eta oro har datorren astean hasiko dan mahats-batzea Bizkaian dagozan 385 hektarea mahastietan. Aurten 50 hektarea barri hasi dira mahatsa emoten eta, ondorioz, produkzinoa 1.800.000 litrokoa izango da.
Ambrose Akinmusire tronpetisteak abiatuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren bigarren zatia
2014-09-17 12:55 MusikeaUrriaren 15ean, Ambrose Akinmusire tronpetista estadubatuarrak Bilboko Alkarte Filarmonikoan joko dau, 19:30ean. Kontzertu honek Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko bigarren zatia zabalduko dau.
Edegi dabe .eus domeinu-izenak eskatzeko epea
2014-09-17 11:30Abiarazote aldia martxan dago, .eus domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea, hain zuzen be. Zemendiaren 18an amaituko da epea, eta tarte horretan eskatutako domeinuak guztiak abenduaren 3an aktibauko ditue, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Josu Waliño puntuEUSen zuzendariak prozesuaren ganeko zehaztasunak azaldu zituan atzo Bilboko Kafe Antzokian egin eben prentsaurrekoan.
Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu Behatokiaren euskerearen telefonoan batutako kexak
2014-09-17 11:08 Euskerea berbagaiUdalbiltzak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dabe bart eta akordioaren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euro emongo deutsoz Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana egin daian.
Ahotseneako programazinoa egun bakarrean bete da
2014-09-16 18:37 KultureaAhotseneako programazinoa izena emoteko epea zabaldu dan egun berean bete da. Nabarmentzekoa da, zuzenekoen kasua; ordubete eta erdian osotuta geratu zalako. Ondorioz, 15 talde baino gehiago zuzenean joteko aukera barik gelditu ziran. Era berean, hainbat idazle ere literaturzaleakazko barriketaldietarako leku barik gelditu dira.
Julian Barnes hizkuntza ingeleseko gaur egungo narrazinogilerik onenetakoak V. BBK Bilboko Barrea saria jasoko dau
2014-09-16 15:52 jardunaldiakEleberrigile ingelesaren parte-hartzeaz gan, genero honetan parekorik ez dauen jaialdi honen bosgarren edizinoan, literaturea, umore grafikoa eta zinema arloetako maila goreneko egileen presentzia nabarmendu behar da, Jean Echenoz, Emmanuel Carrere, Luis Goytisolo, Isabel Coixet edota marrazkigintzan 50 urte egin barri dituan Forges marrazkilaria tarteko dirala.
Euskerearen zabalkundean gurasoen garrantzia azpimarratu dabe hezkuntzako eta euskaltegietako arduradunek
2014-09-16 15:24 Euskerea berbagaiUmeen hezkuntzan eta helduen euskalduntzean jarduten diran eragileetako ordezkariek bat egin dabe, Zatoz euskaltegira aldarriaren inguruan. Batez be gurasoak animau nahi ditue euskerea ikastera edo euren euskerea hobetzera, horrek hizkuntzearen transmisinoan eragingo dauelakoan. Seme-alabak D ereduan sartzea ez dala nahikoa eta gurasoek umeak euskalduntzen jarrera aktiboa euki behar dabela azpimarratu dabe.
Txinako demokraziaren zain
2014-09-16 15:24 BidaideHong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko.
'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aurkeztu dau Josu Martinez bilbotarrak
2014-09-16 11:42 kulturbizHamar igesaldi ahalegin batu ditu Josu Martinezek Tene Mujika bekearen laguntzinoagaz kaleratu barri dauen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak beharrean. Istorio ezagunak dagoz tartean, berbarako, Segoviako igesaldia. Elkar etxeak argitaratu dau, Lekukoak izeneko bilduman.
'Goazen gudari danok…' liburua aurkeztu dabe
2014-09-16 11:26 kulturbizSan Migeleko burrukea gai hartuta, Patxi Juaristi soziologoa, Aitor Esteban, Francisco Etxeberria auzitegi-medikua eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak dira dibulgazino historikoko liburua idatzi dabenak. Liburuak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak idatzitako hitzaurreaz gan, bost kapitulu ditu, egile bakotxak bana eginda.
'Jazkerak Bizkaiko jantzetan' erakusketea ikusgai, Basauriko Pozokotxe kultur etxean
2014-09-15 18:38 KultureaEuskal Herriko XLII. Jantza Agerketea dala eta, Jazkerak Bizkaiko jantzetan erakusketea edegi dabe Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Jantziekaz batera, erropa bakotxa ze jantzatan eta noiz erabilten dan azaltzen da. Bizkaiko Jantzarien Biltzarra federazinoak da antolatzailea. Urriaren 10era arte egongo da zabalik.
Badator barriro 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimena Santiago Roncagliolo eta Juanjo Olasagarregaz
2014-09-15 14:39 jardunaldiakEztabaidak Literatureagaz martitzenean, hilaren 16an, bueltauko da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunera. Oraingo honetan, eztabaidea Santiago Roncagliolo idazle eta kazetari perutarraren eta Juanjo Olasagarre egile nafarraren artean izango da. Idazle biek literaturearen eta agintearen edo boterearen arteko loturearen ganean berba egingo dabe.
Unai Villenak 'Hauts haietatik' nobelea argitaratuko dau, Igartza Sariari esker
2014-09-15 14:19 KultureaElkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak antolatzen dituen Igartza Sarien 17. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra da. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu dau, hogeita bi lanen artean.
'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da
2014-09-15 12:23 BarriakZinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik autortzea egingo jako aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilereari 30 urte baino gehiago baitaroaz lan horretan.
Ana Lopez: 'Kultur Leioa herritarren topagune bihurtu da'
2014-09-15 12:17 BarriketanKultur Leioako zuzendaria
Durangoko Azokako guneetarako aurkezpen-proposamenak online jasoko dira
2014-09-15 11:04 KultureaDurangoko Azokako guneetan, Areto Nagusian, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian aurkezpen-proposamenak egiteko epea zabalduko da lehenengoz, eta online bideratuko dira. Guneez gan, Azoka TBn bideoklip emonaldiak izango dira. Diskoetxeek zein musika taldeek be online egin leikie bideoklipen aurkezpenetarako proposamena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...