Nanga Parbateko Hirugarren Kanpalekura heltzen ahaleginduko dira gaur Txikon, Sadpara, Lunger eta Moro
2016-02-17 09:24Eguraldi oneko tarteak eskasak eta laburrak dira azkenaldion Nanga Parbaten, baina Alex Txikonek eta bere taldekideek Bigarren Kanpalekura heltzea lortu dabe. Han pasau dabe gaua eta gaur, baldintzak egokiak badira, Hirugarren Kanpalekura igoteko ahalegina egingo dau laukoteak. Nekea be kontra daukie, orain arteko bidea zabaltzeko lan handia egin behar izan dabe eta.
Eguraldi oneko tarteak eskasak eta laburrak dira azkenaldion Nanga Parbaten, baina Alex Txikonek eta bere taldekideek Bigarren Kanpalekura heltzea lortu dabe. Han pasau dabe gaua eta gaur, baldintzak egokiak badira, Hirugarren Kanpalekura igoteko ahalegina egingo dau laukoteak. Nekea be kontra daukie, orain arteko bidea zabaltzeko lan handia egin behar izan dabe eta.
Aste batzuetan Behe Kanpalekutik askoz gorago ezin joanda egon eta gero, egunotan eguraldiak aukera txiki bat emon deutso Alex Txikonen lantaldeari (orain Sadpara eta bizkaitarra baino ez dira geratzen hasikerako taldetik, eta Tamara Lunger eta Simone Moro batu jakez beste espedizino batetik). Atzo arratsaldean Bigarren Kanpalekura heldu ziran laurak, 6.100 metroan.
Indarrek laguntzen badabe eta eguraldiak ez badau aparteko trabarik egiten, gaur bertan Hirugarren Kanpalekura igoteko asmoa euki dabe mendizaleek. Hori 6.700 metroan dago eta hortik tontorrera 1.500 metroko desnibela baino gitxiago dago. Erronka hori beteteko, baina, haizeari begira egongo dira egun guztian, hori dalako arrisku nagusia. Ganera, ez dirudi eguraldi oneko tarte honek luzerako joko dauenik.
Bigarren Kanpalekuan pasau dabe gaua Txikonek eta taldekideek. Atseden hartzeko eta hidratetako erabili dabe geldialdia, izan be, bertara heltzeko ahalegin handia egin behar izan dabe laurek. Kontuan hartu behar da, joan diran asteetako edurte eta haizeteek erabat estali dabela Sadparak eta Txikonek zabaldutako bidea eta sokak edur azpian geratu dirala. Beraz, 5.100 metrotik gora, arrastoa barriro zabaltzen joan behar izan dabe.
Gaurko ahaleginari ekin aurretik walkie-talkie bidez jakin eragin dabenez, Txikon, Sadpara, Lunger eta Moro nekatuta dagoz, baina animoz ganezka, eta Nanga Parbateko horman bidea zabaltzen segiduteko kemena gordeten dabe. Halandabe, tontorrera heltzeko ahalegina noiz egin leikien ez dabe esan, hori eguraldiaren pentzutan egongo dalako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!