LGTBI alkarteek dokumentazino-zentro birtual bateratua sortu dabe
2016-02-18 14:11Eusko Jaurlaritzearen Berdindu zerbitzuagaz batera sortu dabe sareko dokumentazino-zentroa Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok alkarteek. Lesbiana, gay, transexual, intersexual eta bisexualei lotutako agiri, argazki, audio eta antzekoak batzen dira artxibo berezi horretan, gizarte guztiak eskura euki daiazan.
Eusko Jaurlaritzearen Berdindu zerbitzuagaz batera sortu dabe sareko dokumentazino-zentroa Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok alkarteek. Lesbiana, gay, transexual, intersexual eta bisexualei lotutako agiri, argazki, audio eta antzekoak batzen dira artxibo berezi horretan, gizarte guztiak eskura euki daiazan.
Gune edegi eta bizia da dokumentazino-zentro birtuala, hazten segiduteko tartea dauka. Dagoeneko, 1.583 dokumentu ipini dira bertan: 17 erakusketa, 726 kartel, 532 espediente, 149 audio, 141 bideo eta 18 pankarta. Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok alkarteek emondako agiriak dira eta, laster alkarte gehiagok bat egingo dabe proiektuagaz: Pikara Magazine, Hegoak eta Maite Albiz zentroa batuko dira.
Berdindu, LGTBI kolektiboari arretea emoteko Jaurlaritzaren zentroaren webgunean dago dokumentazino-zentroa (hemen). Euskeraz zein gaztelaniaz konsultau leiteke. Parte hartzen daben alkarteen artxiboak batera agiri dira eta testuinguruan ipini da agiri bakotxa. Hainbat ataletan banatu dabe informazinoa (mugarri historikoak, material grafikoa, agendea, alkarteen zerrendea eta abar).
Balio handiko agiriak gizarteratzeko ez eze, parte hartzen daben alkarteek egindako burrukea ikusteko be balio dau. Persona guztientzako eskubide guztien alde lanean ibili diran alkarteen bidez, LGTBI mobimentuaren historia antolatu, gorde eta ezagutzera emotea da proiektuaren helburu nagusia, bultzatzaileek azaldu dabenez.
Dokumentazino-zentroaren aurkezpena Bilbon egin da, laster Zinegoak jaialdia hasiko dala aprobetxauta. Egitasmoaren bultzatzaileek azpimarratu dabenez, sexu identidade edo orientazinoagaitik jazarpena sufridu dabe kolektibo askok eta, gaur egun legeen eta gizartearen aldetik sexu askatasuna onartuago dagoan arren, urte luzetako burrukeak itxitako aztarnea batzea garrantzitsua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!