Busturialdea nagusitu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2016-02-17 14:32   Bertsolaritzea

Gaur goizean hasi da, Igorreko Kultur Etxean, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako 24. edizinoa, Arratiaren eta Busturialdearen arteko kanporaketeagaz. Busturialdekoek lortu dabe puntuazinorik onena (438,5 puntu, arratiarren 336en aldean) eta, hortaz, finalaurrekoan izango dira.

Gaur goizean hasi da, Igorreko Kultur Etxean, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako 24. edizinoa, Arratiaren eta Busturialdearen arteko kanporaketeagaz. Busturialdekoek lortu dabe puntuazinorik onena (438,5 puntu, arratiarren 336en aldean) eta, hortaz, finalaurrekoan izango dira.

Igorreko Institutuko ikasleak izan dira gaurko saioko ikusleak baina, etxean jokatu arren, Arratiako bertsolari gazteek ezin izan dabe hurrengo faserako txartela lortu. Busturialdeko seikotea finago ibili da, epaimahaiaren arabera. Ohiko moduan, atal bitan jokatu da saioa: Lehenengo, 18 urtera arteko gazteen txandea izan da eta, ondoren, 18 eta 24 urte bitartekoena.

18 urtera artekoetan, Julen Carrion, Beñat Bilbao eta Lurdes Ondaro izan dira Busturialdekoen ordezkari eta, Arratiaren partetik, June Iruarrizaga, Paule Conbacho eta Aritza Orue egon dira. 24 urtera artekoen mailan, Busturialdetik Aitor Etxebarria-Zarraga, Unai Agirre eta Mikel Retolaza joan dira eta Arratiatik, Lur Ziarrusta, Irati Astondoa eta Asier Galarza.

Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan Olatz Larrinaga ibili da eta honakoek osotu dabe epaimahaia: Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Leire Etxebarriak, Ione Narbaiza idazkari dala. Busturialdeari 438,5 puntu emon deutsiez, kategoria bietako bertsoaldiak kontuan hartuta. Arratiak 336 puntu batu ditu.

Horrenbestez, Busturialdeko taldeak txapelketako finalerdia jokatuko dau martiaren 2an, Arratzuko Barrutialde ikastetxean. Bigarren kanporaketako irabazlea eukiko dau aurrez aurre. Kanporaketa hori hil honen 23an jokatuko da, goizeko 11:00etan Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan, Durangaldeko eta Enkarterri-Ezkerraldeko taldeen artean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu