Blond:Ish kanadarrak protagonista zezeilaren 19ko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2016-02-16 17:21   Musikea

Art After Dark ekimeneko aste honetako protagonistak Blond:Ish, Aníbal Gómez eta Madelman dira. Era berean, Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketaz, Ho Tzu Nyenen Ezagutzen ez danaren hodeia bideoinstalazinoaz eta Bilboko Guggenheimeko Bildumako maisulanak erakusketaz gozetako aukerea be izango dabe hurreratzen diranek.

Montrealen jaio baina Londresen bizi diran Anstasciak eta Vivie-Annek osotzen dabe Blond: Ish eta datorren zezeilaren 19an Bilbon izango dira zuzenean Bilboko Guggenheim Museoko Atrioan (Gauerdian). House musikea maite eben lagun bi batu, Blond:Ish sortu eta sustatzaile eta DJ egin ziran; holan, euren espiritu hedonistea munduari helarazo eutsien.

Gaueko 23:00etan, Aníbal Gómez izango da agertokian. Aktorea, konpositorea eta kantaria da. Muchachada Nui eta La Hora Chanante telesailetan parte hartu eban, baita Torrente 5 filman be. Orain Bilbora DJ moduan dator —gehien landu dauen alderdietako bat— eta emonaldi eklektiko bat eskainiko dau.
 
Gaueko 22:00etatik aurrera, barriz, Madelmanen txandea izango da, konpositorea eta produktorea eta, Pink Fever klubean DJ jarduteaz gan, tekno popeko DJ desiratuenetako bat da. Chico y Chica bere taldea belaunaldi honetako garrantzitsuenetakoa da.

Kontuak kontu, Art After Dark saiora hurreratzen diranek Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketaz, Ho Tzu Nyenen Ezagutzen ez danaren hodeia bideoinstalazinoaz eta Bilboko Guggenheimeko Bildumako maisulanak erakusketaz gozetako aukerea izango dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu