Igorren eta Antzuolan Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak ikusteko aukerea
2016-02-17 11:58Igaz be Igorren egin eban geldialdia Mendi Tourrak, eta orduko arrakasteari jarraipena emonaz aurtengorako pelikula kopurua zortzira handitu da. Ganzabal Mendi Taldeak eta Igorreko Kultur Etxeak babestuta, eta Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutuaren laguntzinoagaz, egingo dira saioak (Hilaren 19an eta 26an) Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, 20:00etan hasita. Sarrerea doban izango da.
Bilbao Mendi Film Festivala nazinoarteko erreferentzia da honezkero mendiko zinemagintzan. Horregaitik, beste urtebetez, Mendi Tour saioak atondu ditu joan zan abenduko jaialdi nagusiko film onenak herriz herri erakusteko. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zan azken edizinoan ia 50 pelikulek hartu eben parte sail ofizialean.
Igaz be Igorren egin eban geldialdia Mendi Tourrak, eta orduko arrakasteari jarraipena emonaz aurtengorako pelikula kopurua zortzira handitu da. Ganzabal Mendi Taldeak eta Igorreko Kultur Etxeak babestuta, eta Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutuaren laguntzinoagaz, egingo dira saioak Kultur Etxeko Lasarte Aretoan (Elexalde 8, Igorre), 20:00etan hasita. 300 lagunentzako tokia dago aretoan eta sarrerarik ez da pagau beharko.
Mendi Tour Igorreko programazinoa:
- Zezeilak 19, barikua:
Piztu: Mendi Short irabazlea. 2015, Espainia, 5 min., JB: EUS, AZP: ES, Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Ziurbakotasuneko labirinto batean, eguzkiaren dirdira tarteka baino ikusten ez dan toki batean, gure amesak onartu eta lortzeko ahalegina ez da bape xamurra izango.
Panaroma: 2015, Espainia, 29 min., JB: ES, Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marínek bizitzako proiekturik gatxena egingo dau: Panaroma, Alex Huberek 2007an zabaldutako bide ospetsua eskalau eban bere 62 urteko aitagaz, Francisco Marín Novato. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean sartuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dabe aurrekaririk bako kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.
A line across the sky: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min., JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Royren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi tontor eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituan bidaia korapilatsua. Nork imajinau eikean hain dibertigarria izango zala? Alkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnoldekin Urrezko Pioleta irabaztera eroan zituan bidaia interesgarri eta batzuetan barregarri honetan.
Eclipse: 2015, Kanada, 31 min., JB: EN, AZP: ES+EU, Anthony Bonello. Negu gorriko bidaia Svalbardera, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoan ugartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariagaz bidaiatzen dau. Abentureak bazter izoztuetara eroango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizinoei aurre emoten deutsien bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.
- Zezeilak 26, barikua:
The warmth of winter: 2015, USA, 6 min., musikala, Ben Sturgulewski. The Warmth of Winter (Neguko berotasuna) gogoetarako bideo musikala da. Japoniako iparraldeko ugartean dagoan edur berezia eta egun eguzkitsuetan bertan egiten diran eski jardunaldiak ditu ardatz.
55 hours in Mexico: 2015, USA, 9 min., JB: EN, AZP: ES+EU, Joey Schuslery eta Karl Thompson. Bariku batean Veracruzera bidaiatu, auto bat alokatu, Ipar Amerikako hirugarren tontorrik altuenera igon, eskietan bajatu eta astelehenean lanera bueltau. Asteburu bateko abentura dibertigarria eta zoroa.
High and Mighty: Film labur onena. 2015, USA, 18 min., JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Jausi ezkero, lesino larriak izan geinkez Highball bat eskaletan dogunean. Modalidade abangoardista honi zailtasun mailea igoten badeutsagu, kontrola galdu daiteke. Ezagutu eizu Daniel Woodsen burruka epikoa bildurra gainditzeko eta hautatu dauen hormatzarra eskaletako: The Process.
Jurek: Mendiko film onena. JB: PO, AZP: ES+EU, 2015, Polonia, 73 min., Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzkaren bizitea erakusten dau, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik barik igoten hasi eta Himalaiako koroa lortzen lehenengoa izateko lehian egotea.
Mendi Tour Antzuola
Torresoroa aretoan, hilaren 19an, arratsaldeko 19:30ean, izango da hitzordua. Ikusgai egion giran filmak: Dominica, High and Mighty (Film labur onena) eta Jeff Lowes Metanoia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!