Literatureak eta futbolak bat egingo dabe bagilaren 2tik 6ra bitartean Bilboko 'Letrak eta futbola' jaialdian

Bizkaie! 2014-05-27 18:00   jardunaldiak

Topaketek, tailerrek, literaturea sustatzeko ekintzek eta komiki erakusketa batek osotzen dabe aurtengo Letrak eta futbola jaialdia. Literaturea, komikia, kazetaritza eta futbola buztartzen dituan egitarauak Bilbon batuko ditu, besteak beste, Zuhaitz Gurrutxaga, David Trueba, Eduardo Mendoza, Amets Arzallus, Martin Caparros, Eduardo Sacheri eta Enric Gonzalez.

Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau aurten Bilboko Act antzerki jaialdiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-27 15:14   Kulturea

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Jantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tanttaka Teatroak irabazi dau enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria

Bizkaie! 2014-05-27 14:29   sariak-autortzak

Katalunyako beste bi produkzinogaz lehian zan baina, azkenean, enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria Tanttaka Teatroak irabazi dau bart madrileko Circo Price antzokian egindako galan. Euskal taldea Soinujolearen semea eta Komunikazioa - Inkomunikazioa lanakaitik saritua izan da SGAE Fundazinoak antolatzen dituan 2014 Max Sarien batzordeak aditzera emon dauenez.

Zortzi euskal artista eta taldeen lana batzen dauen 'Gaur (sic)' erakusketeak Londresen hasiko dau ibilbidea

Bizkaie! 2014-05-27 11:40   Kulturea

Euskal arte garaikidea nazinoarteko testuinguruan ezagutzera emoteko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak Gaur (sic) jarri eban abian 2011ean. Bideo formatuko lan bilduma ibiltari batean gorpuztu dan ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu dauena.

'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak' Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai

Bizkaie! 2014-05-27 11:18   kulturbiz

Euskaltzaindiak sarean ipini barri dau Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua. Agurtzane Azpeitiak idatzi dau, eta Iker bildumearen 29. zenbakia da. Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Bilbon omenaldia egingo deutsie Gabriel Garcia Marquezi, honek entzun eta bere obretan aitatzen zituan doinuen bitartez

Bizkaie! 2014-05-27 11:16   kulturbiz

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean omenaldia egingo jako maiatzaren 27an, 19:30ean, Gabriel García Márquez Nobel saridunari, ikuspegi bitxi bat tarteko dala, hau da, ibilbide antzeko bat eginez idazleak testuetan aitatzen eban bere musikarik gustukoenean zehar.

Lander Garrok 'Gerra txikia' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-05-27 10:33   Kulturea

80ko hamarkadan errefujiaduz bete zan Ipar Euskal Herria, egoera berezi horretan girotu dau Gerra txikia (Susa) bere bigarren eleberria Lander Garro errenteriarrak. Testuinguru horretako elementurik ahulenak ditu protagonista.

'La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)' lana plazan

Bizkaie! 2014-05-26 18:01   kulturbiz

Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek egin eta Tecnos etxeak argitaraturik, liburua AL 50 Agirre Lehendakaria batzordeak 2010ean haren heriotzearen 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituan jardueren amaierea da.

Carla Andradek 'Oihartzunen geometria' erakusketea edegi dau BilbaoArte aretoan

Bizkaie! 2014-05-26 17:39   Kulturea

Produkzino propio barria aurkeztu dau BilbaoArtek, Carla Andraderen Oihartzunen geometria. Hutsak espazioan eta denporan izandako irudikapenari buruzko gogoetea ardatz dauen sorkuntza-proiektuaren emoitzea da erakusketea. Bagilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea martxan Bilbon

Bizkaie! 2014-05-26 15:45   jardunaldiak

Lehenengo edizinoan legez, Bilboko Alondigea proposamen artistiko horreen eragileentzako topagunea izango da maiatzaren 26tik 31ra. Sensibilidade desbardinetako sortzaileek espazio berberetan eguneroko kontzeptuen ikuspegi eta barrikusketak proponiduko ditue. Artean, zuzeneko artean, momentu horretan bakarrik ikus daitekeen horretan, finkatzen dabe begiradea, eta hori esperientzia bihurtuko da publikoarentzat.

'Poziktibity' kanpainea, euskeraz berba egiteko konbita positiboa

Bizkaie! 2014-05-26 15:28   Euskerea berbagai

Kanpaina bat baino gehiago da Poziktibity, jarrera bat, tonu bat da, ekimenaren arduradunen eretxiz. Euskerearen erabilerea bultzatzea dau oinarri, eta horretan ikusiko doguz bai kalean bai sarean bai komunikabideetan hainbat persona ezagun, esaterako, Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol-jokalariak.

Patxi Zubizarreta Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2014-05-26 15:08   sariak-autortzak

Patxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi dau 2014ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkarrek.

Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n, Izarran

Bizkaie! 2014-05-26 14:45   Euskerea berbagai

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gitxi diran arren, astero 30 lagun batzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan be saretzen dira. Horregaitik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas alkartea, Gazte Asanbladea eta bestelako eragileak (mendi taldea, jantza taldea, bertso eskolea eta abar) dabilz, mintzalagunakaz batera.

'El Mayorazgo de Basterretxe' filmaren soinudun bersinoa Bilboko Euskal Museoan aukeztuko dabe maiatzaren 29an

Bizkaie! 2014-05-26 14:01   Barriak

Mario Azkonak 1928. urtean zuzendu eban El Mayorazgo de Basterretxe film luze mutuaren proiekzinoa izango da maiatzaren 29an Bilboko Euskal Museoan, eta, lehen aldiz, soinudun bersinoan aurkeztuko da. Emonaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrerea doban izango da.

Nuri Bilge Ceylanen 'Winter Sleep', Cannesko Urrezko Palma

Bizkaie! 2014-05-26 11:12   Barriak

Cannesko sari nagusia irabazten dauen lehenengo zinemagile turkiarra da Nuri Bilge Ceylan. Anatoliako hotel txiki bateko ugazabaren istorioa kontetan dau hiru ordu pasautxu daukan Winter Sleep lanak. Emakumezko aktore onenaren saria Julianne Moorek irabazi dau, eta gizonezkoetan, Timothy Spall izan da onena.

Imanol Uria Albizurik irabazi dau Uribe Kostako Txapelketako finala

Bizkaie! 2014-05-26 10:30   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik jantzi dau txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaro Etxebarriaren kontra jokatu dau. Honek 344 puntu lortu ditu; Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako daukazan puntuak 233 dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Paul Bilbaok hizkuntza gitxiagotuak berreskuratzeko inbersinoak berbagai izan ditu Galesen

Bizkaie! 2014-05-23 15:15   Euskerea berbagai

Mudiadau Dathlu'r Gymraeg erakundeak galesa ardatz dauen mintegia antolatu dau egunotan Merthyr Tudful herrian, Galeseran inbertituz: Aurrekontu justuago baten alde lanean izenburupean. Kontseiluko buru Paul Bilbao bertan izan da, Euskal Herriko erakundeek hizkuntza politiketan egin beharko leukiezan inbersinoei buruzko eretxia emoteko.

Javier de Isusi bilbotarrak 'Baleak ikusi ditut' nobela grafikoa argitaratu dau

Bizkaie! 2014-05-23 14:24   Kulturea

Frantziako Proventzako kartzela batean ezagutu dabe alkar Josuk eta Emmanuelek; bata ETAko kidea izandakoa, bestea barriz, GALeko kide ohia. Eta tartean, Anton, Josuren laguna, ETAk aita hil eutsona. Hori da Javier de Isusi komikigilearen Baleak ikusi ditut (Astiberri) liburuaren abiapuntua.

Atzerriko unibersidade eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria eskainiko dau EHUk

Bizkaie! 2014-05-23 12:29   Euskerea berbagai

EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazinoarteko Harremanen arloko Errektoreordetzeak, Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan, kanpoko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa emongo dau udagoienean. Euskereari eta euskal kultureari ikusgarritasuna eta ospea emoten deutsien ekimenak sustatzearen garrantzia nabarmendu eben aurkezpenean.