UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleek alkartruke artistikoa egingo dabe Kanadagaz

Bizkaie! 2015-01-22 13:03   Kulturea

Aizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.

Barikuan, urtarrilak 23, 20:00etan, La Taller galerian (Bilboko Zumarraga kalea, 7), UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko graduondoko ikasle talde batek antolatuta, Aizkora Burua inaugurauko da, artista eta erakunde euskaldun eta kanadarren arteko alkartruke eta erakusketa artistikoz osotutako ekimena.

Ekimen hau, Armar eta Bill Clarkeren arteko alkarlana da. Armar bere jarduerea arte sorkuntzearen eta ikerketearen inguruan garatzen dauen eta Bilbon kokatua dagoan alkartea da. Eta Bill Clarke kanadarra Magenta Magazineko editorea da, eta Canadian Art, ARTnews, Modern Painters eta Art Review aldizkarietarako idazten dau.

Aizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.


Kristiina Lahde (Toronto, 1974)

Kristiina Lahdek bere lanaren produkzinorako egunerokotasunean topau geinkezan material eta objektuak erabili izan ditu, euren jatorrizko funtzinoak tolestaketea, mozketea eta berrantolaketearen bitartez ezkutatuz. Bere lanean topetan diran konposizino errepikakor eta erritmikoak, arte kontzeptual eta minimalistearen oinarriak jorratzen ditu.


Rosa Parma (Barakaldo, 1979)

Marrazkia eta estanpea dira Rosa Parmaren lanaren mamia osotzen dabenak. Punk mobimentuaren eta mobimentu feministearen eragina haren lanaren ezaugarri grafikoaz harago doa. Litografia eta serigrafia nahasten ditu oraingo lanak, 2006an, artisteak Estampación Artística Viña de Gijoneko zentro batean egindako egonaldi batean egindakoak.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu