EHZ jaialdia garagarrilaren 3an hasiko da, 'Hogei urte, urtero sortzen' lelopean
2015-01-23 12:41 MusikeaHogei urte beteko ditu aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Sorkuntzea eta kalidadea izango ditu ardatz festibalak atzo Baionako Kalostrapen egindako aurkezpenean arduradunek azaldu ebenez. EHZ jaialdia Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan egingo da, garagarrilaren 3, 4 eta 5ean.
Hogei urte beteko ditu aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Sorkuntzea eta kalidadea izango ditu ardatz festibalak atzo Baionako Kalostrapen egindako aurkezpenean arduradunek azaldu ebenez. EHZ jaialdia Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan egingo da, garagarrilaren 3, 4 eta 5ean.
Arrosan egin zan lehenengo EHZ, ostean Idauze Mendin eta Heletan, eta Lekornen, azkenean. Urteotan hainbat zailtasuni aurre egin behar zian deutsie, kokapen egokia topeteari eta arazo ekonomikoei, berbarako. Dana dala, hogeigarren edizino honetan gogotsu datoz EHZko arduradunak. 20. urteurrenerako festibalaren formula barri bat proponiduko dogu eskaintza artistikoaren kalidadeari aparteko garrantzia emonez, festibala beraren eremua aldatuz, adierazo dabe.
Oraindino ez dabe aurtengo kartelaren barri emon, baina urtero lez, kultura adierazpide ugari erakusteko asmoa daukie. Dana dala, musikeagaz zerikusia daukan EHrZ lehiaketearen barri emon dabe. Musika talde ez profesionalei zuzendutako lehiaketea da, bai euskeraz abesten daben bandei bai munduko beste edozein hizkuntza gitxiagotutakoren baten egiten dabenei. Izena emoteko epea asteon zabaldu dabe. Argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!