Audience, Sex Museum, Hamlet, Rural Zombies eta Anari, Lekuek jaialdian

Bizkaie! 2016-02-22 11:26   Musikea

Alkarlana eta musikea ardatz hartuta, aurten martiaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizinoa. Musika Kontzertuak ez eze, bestelako ekitaldiak be iragarri ditue antolatzaileek, berbarako, erakusketak, berbaldiak, tailerrak eta proiekzinoak.

Alkarlana eta musikea ardatz hartuta, aurten martiaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizinoa. Musika Kontzertuak ez eze, bestelako ekitaldiak be iragarri ditue antolatzaileek, berbarako, erakusketak, berbaldiak, tailerrak eta proiekzinoak. Film musikalen proiekzinoak, Gernikako Zine Klubagaz lankidetzan egingo dira eta martiaren 8rako eta 10erako iragarri ditue: 8an, Amy  (Asif Kapadia) eta 10ean, I feel good (Tate Tayylor).

Martiaren 6an, Aguxtin Alkhaten kontzertuagaz hasiko da Lekuek jaialdiak baina egunik potoloena martiaren 12a izan daiteke egun horretarako dagozalako iragarrita, besteak beste, Audience banda gernikarra, 30. urteurrena ospatuko dauen Sex Museum banda madrildarra, Hamlet, Kometa, Backbone eta The Allnighters.

Euskal talde eta bakarlariek be joko dabe jaialdian: Anari, Izaki Gardenak, 22m2, Zirkinik bez, Rural Zombies, The Capaces, Perlak eta Javi Pez taldeek.


Bonoa

Aurton 25 euroko bono bat egongo da salgai. Bonoak emonaldi guztietarako balioko du, halan da be, ez dau sarrerea ziurtatzen leku edo aretoetako aforo desbardinakaitik. Bonodunek, kontzertua baino ordubete arinago joan beharko dabe takilara sarrerea hartzera.

Bonoak Arima tabernan salduko dira urtarrilaren 15tik aurrera. BIBE plataforman be badagoz salgai.


Sarrerak

Aurten Astra, Trinkete eta Iparragirre Rock alkarteko kontzertuetarako aurre-salmentea egongo da kopuru mugatuan internet bidez.

AGUXTIN ALKHAT // 2016-03-06: Sarrerak erosi.
JIMMY BARNATAN & THE COCOONERS + THE ROOT ON // 2016-03-10: Sarrerak erosi.
HAN + JAVI P3Z // 2016-03-11: Sarrerak erosi.
IZAKI GARDENAK + PERLAK + DJ // 2016-03-11: Sarrerak erosi.
THE CAPACES + BALA // 2016-03-11: Sarrerak erosi.
HAMLET + BACKBONE // 2016-03-12: Sarrerak erosi.
RURAL ZOMBIES + KOMETA + KOOL THING (DJ) // 2016-03-12: Sarrerak erosi.
SEX MUSEUM // 2016-03-12: Sarrerak erosi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu