Kanpezuko Bertso Kuadrillartekoan, bertsoak eta herri kirolak batera

Bizkaie! 2016-02-22 09:40   Bertsolaritzea

Mendialdeko bertso-eskolea 2009an sortu zan eta ordutik dinamismo ezin hobea emon deutso eskualde osoari; bai bertsolaritzatik begiratuta bai euskerearen erabilerearen ikuspuntutik, euskerearen arnasgune izateaz gan, plazara, herrira eta herriz herri eroanez bere jarduna: Agate Deuna, Bertso-piropo lehiaketea, Kanpezuko San Martin azokea...

Arabako Bertso Kuadrillartekoan, Mendialdeko bertso-eskoleak antolatuta, egun osoko topaketan, lau talde izan dira lehian Kanpezun. Joan dan zapatuan, eguerdian plazan bertso-sortak izan ziran lehenengo, ondoren poteoa, bazkaria eta arratsaldean bertsoa eta herri kirola buztartuz ezin hobeto pasau eben.

Arabako Bertso Kuadrillartekoaren 4. topaketan, danetara, 40 lagun izan ziran, bat-bateko lau talde eta idatzizko bi talde, honako honeek:

- Bapateroak (Gasteiz).
- Lautadako Sorginetxe.
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak.
- Mendialdea.
- Mendialdeko sorginak (idatzizko taldea).
- Mendialdeko garaiezinak (idatzizko taldea).

Eguraldi ona lagun, egun osoko egitaraua izan eben eguerditik hasita ilundu arte.

Eguerdian herriko plazan idatzizko bi taldeek preparautako bertso sorta idatziak kantau zituen. Jarraian, bertatik hasitako poteoan, tabernaz taberna ibili ziran 4 taldeetako partaideak: koplaka, puntuka...

Ibernalo aterpetxean bapo bazkaldu ostean, herriko plazan, bertsoa eta herri kirolak buztartu zituen. Hainbat probatan lehiatu ziran: lokotxak batzen denpora zehatz batean ia zenbat lokotx batu eta kopuru errima horregaz bertsotan egin. Sokatirea ondoren, talde bakotxeko ordezkari bana tiraldia komentetan. Txinga eroate probatan talde bateko ordezkariek segidillan kantetan eben bitartean beste talde batenak 25kiloko txingak eroanez, ia nork kale lehenago. Eski kolektiboan puntuka eta trontzan ia zenbat mozketa eta bertso egin 4 minututan.

Mendialdeko bertso-eskolea 2009an sortu zan eta ordutik dinamismo ezin hobea emon deutso eskualde osoari; bai bertsolaritzatik begiratuta bai euskerearen erabilerearen ikuspuntutik, euskerearen arnasgune izateaz gan, plazara, herrira eta herriz herri eroanez bere jarduna: Agate Deuna, Bertso-piropo lehiaketea, Kanpezuko San Martin azokea...


Hurrengo saioa Errekaleor-Gasteizen izango da zezeilaren 27an
 

Aurrez aurre izango dira honako taldeak: 

 - Aiaraldea
 - Errexala - Gasteiz
 - Ezjatzu gustaubiher - Aramaio
 - Kakiturriko Gladiadoreak - Gasteiz
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu