Doctor Deseo taldeak martiaren amaieran kaleratuko dau 'Igual y diferente. Una mirada distinta' CD-DVD barria

Bizkaie! 2016-02-19 14:52   Musikea

Liburu CD+DVDan, estudioan grabautako 9 abesti barri ditu CDak, eta DVDa zaleei egingo jaken oparia da. DVDak 2014ko Bilboko jaietan emondako zuzenekotik 13 abesti jasoko ditu eta Lekeition eskainitako kontzertu-omenaldiko beste 3 abesti.

Doctor Deseo taldeak hamabosgarren diskoa argitaratuko dau martiaren amaieran. Egunotan, grabaketa eta nahasketetan dabiz buru-belarri Cesar Ibarretxe teknikariagaz. Disko barriak euskarri bi izango ditu: liburu CD+DVDa eta bestetik digipack bat CDagaz.

Liburu CD+DVDan, estudioan grabautako 9 abesti barri ditu CDak, eta DVDa zaleei egingo jaken oparia da. DVDak 2014ko Bilboko jaietan emondako zuzenekotik 13 abesti jasoko ditu eta Lekeition eskainitako kontzertu-omenaldiko beste 3 abesti.

Bigarren euskarriak, digipack CDa, estudioko abesti barriakaz osotu dabe.


Kontzertuak

Liburu CD+DVDagaz batera, Doctor Deseo taldea urtebeteko loalditik esnatu eta ikuskizun barria be eskainiko dau zuzenean. Apirilaren 9an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan hasiko da birea; apirilaren 16an, Iruñeko Zentralen izango dira eta 22an, barriz, Donostian. Apirilaren 30ean, Gasteizen; maiatzaren 6an, Bilbon; 13an, Bartzelonan; maiatzaren 27an, Madrilen; eta bagilaren 3an, Menorkan. Horrexek dira oraingoz baieztatutako hitzorduak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu