Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Beheko Kanpalekutik urten dabe Alex Txikonek eta kideek
2016-02-15 09:32Hiru egun eskaseko hobekuntzea eukiko dau eguraldiak, aurrikuspenen arabera, eta tarte horrek Nanga Parbateko tontorrera heltzeko astirik emongo ez deutsen arren, behintzat gorako bideari ekin ahal izan deutsie mendizaleek barriro. Alex Txikonegaz batera, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro abiau dira asteburuan, gitxienez Lehen Kanpalekura heltzeko helburuagaz.
Hiru egun eskaseko hobekuntzea eukiko dau eguraldiak, aurrikuspenen arabera, eta tarte horrek Nanga Parbateko tontorrera heltzeko astirik emongo ez deutsen arren, behintzat gorako bideari ekin ahal izan deutsie mendizaleek barriro. Alex Txikonegaz batera, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro abiau dira asteburuan, gitxienez Lehen Kanpalekura heltzeko helburuagaz.
Aurreko asteak ez dira oso aproposak izan Nanga Parbateko neguko igoerea lortzeko ahaleginean dabilzan mendizaleentzat. Edurteen eta haizeteen erruz, Beheko Kanpalekutik urten ezinda egon dira. Bien bitartean, aurretik zabaldutako bideak estali ditu edurrak eta Lehen Kanpalekua kaltetu dabe edur jausiek. Azkenean, eguraldi hobea heldu da eta barriro gora begira jarri dira.
Kontuan hartu behar da, hasierako lantaldean aldaketa handiak euki dituala Alex Txikonek. Daniele Nardik espedizinoa itxi dau eta Ali Sadpara eta mendizale bizkaitarra baino ez dira geratzen hasierako taldetik. Orain, Tamara Lunger eta Simone Moro batu jakez, eskarmentu handiko italiar bi.
Aurrikuspenaren arabera, hiru eguneko eguraldi ona eukiko dabe. Alex Txikonek sare sozialen bidez jakin eragin dauenez, euren asmoa bart Lehen Kanpalekura heldu eta han lo egitea izan da. Tarte horretan barriro bidea zabaltzeko balio izango dau horrek. Hortik aurrera, eguraldiak aginduko dau, baina ez dirudi askoz gorago joateko aukerarik emongo deutsenik.
Eguraldi oneko tartea laburra izango dan arren, Alex Txikonek adierazo dau pozik dagoala lan taldea. Izan be, aste batzuetan ia ezer egin ezinda egon eta gero, barriro lanari ekin ahal izan deutsie. Lehen Kanpalekurako bidea hartu aurretik, ilusinoz baina zuhur doazala azaldu dabe mendizaleek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!