'The Revenant' Alejandro Gonzalez Iñarrituren filmak bost sari irabazi ditu bart, Bafta sarietan

Bizkaie! 2016-02-16 10:10   Barriak

Bafta sarietan, bost sari nagusi irabazi ditu Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak zuzendu eta Leonardo Di Capriok interpretautako The Revenant filmak; zortzi ataletan izentauta egoan eta azkenean bost sari eroan ditu, tartean pelikula, zuzendari eta aktore nagusi onenarenak.

Bafta sarietan, bost sari nagusi irabazi ditu Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak zuzendu eta Leonardo Di Capriok interpretautako The Revenant filmak; zortzi ataletan izentauta egoan eta azkenean bost sari eroan ditu, tartean pelikula, zuzendari eta aktore nagusi onenarenak.

The Revenant-ek film, zuzendari, aktore nagusi (Leonardo DiCaprio), argazkilaritza (Emmanuel Lubezki) eta soinu onenaren atalean irabazi ditu lehiakideak, eta, haren atzean, Mad Max: Fury Road filma geratu da lan sarituenen zerrendan, lau irabazita. Zazpi sailetan izentauta egoan, eta azkenean produkzino diseinu, jantzi, makillaje eta ule-apainketa, eta edizino onenen sariak irabazi ditu.

Michael Punke idazleak Hugh Glass arte-jartzailearen mehatxua kontetako idatzi eban eleberria dau oinarri The Revenant-ek, eta Gonzalez Iñarritu Bafta sariakaz berradiskidetzeko balio izan dau, igaz esku-hutsik joan zalako sari horreetatik Birdman lanagaz.

Leonardo DiCapriok aurten irabaziko dau Oscarra lehenengoz, bosgarren izendapena dauen urtean, kritikari gehienen eretxiz, eta, sariketa nagusi horren atarikoetan erakutsi dauenez, polito dabil. Oraingoz, Bryan Cranston (Trumbo), Matt Damon (The Martian), Michael Fassbender (Steve Jobs) eta Eddie Redmayne (The Danish Girl) lehiakideak atzean itxi ditu.

Carol filmak,  Patricia Highsmithen eleberri batean oinarrituta, Therese Belvietek (Rooney Mara) eta Carlo Airdek (Cate Blanchett) AEBn 50eko hamarkadan izan eben maitasun istorioa kontetan dau eta sari barik geratu da Londresen ospatutako galan, nahiz eta film, zuzendari, aktore nagusi, bigarren mailako aktore eta gidoi egokitu onenen atalean izentauta egon.

Bridge of Spies Steven Spielbergen lanak sari bakarra irabazi dau, Gerra Hotzean AEBko eta Sobietar Batasuneko gobernuek egindako preso-truke baten inguruko istorioan Mark Rylancek antzeztaldeko aktore lez egin dauen lanagaitik. Spielbergek berak jaso dau urrezko saria oholtzan.

Emakumezkoen arloan, aktore nagusi onenaren saria Brie Larson estadubatuarrarentzat izan da, Room lanean eginiko lanagaitik. Urrezko Globoa be ekarri eutson film horrek, eta Oscarra irabazteko faborito nagusia da, DiCapriogaz batera.

Bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria Kate Winslet aktoreak (Steve Jobs) irabazi dau, Alicia Vikander (Ex Machina), Jennifer Jason Leigh (The Hateful Eight), Julie Walters (Brooklyn) eta Rooney Mara aktoreen aurretik.

Era berean, Ennio Morricone italiar maisu beteranoak (87 urte) be saria eroan eban bart, galan, The Hateful Eight Quentin Tarantinoren westernean eginiko lan bikainagaitik, eta dokumental onenaren saria Amy Winehouseri buruzko lanak irabazi behar ebala ebatzi eben Akademiako kideek.

Atzerriko film onenaren saria Relatos Salvajes argentinarrak irabazi eban, animazinozko film onenarena Inside out lanak, eta gaueko momentu hunkigarrienetakoa Sidney Poitier aktoreari ohorezko Bafta emon eutsienekoa izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu