Euskerazko Film Laburren Zirkuitua, Laburbira, 27 herritara helduko da aurten

Bizkaie! 2016-02-15 10:56   Zinemea

Zezeilaren 25ean hasi eta apirilera bitartean, euskerazko zortzi film labur herririk herri ibiliko dira, Euskalzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira zikloan. Aurtengo edizinoa 13.a izango da eta 27 geldialdi aurrikusi ditue Euskal Herriko beste horrenbeste herritan. Euskerazko ikus-entzunezko lan barri eta kalidadekoak zabaltzea da Laburbiraren helburua.

Aurtengo zikloan eskainiko diran zortzi filmak aukeratzeko, euskal ikus-entzunezkoen munduko adituen laguntzinoa euki dau Topaguneak. Saio interesgarri eta gozagarriak antolatzea izan da asmoa. Honeek zortzi film laburrak aukeratu ditue:

-Zea Bingo (Ane Urkiola, 2015)

-Erreplika (Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri, 2015)

-Jorrai (Uda Films, 2015)

-Fishura (Yago Mateo, 2015)

-Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo, 2014)

-Brunilda (Eriz Alberdi, 2015)

-Hartz Txiki (The Arlotes/Uraitz Soubies, 2015)

-Semeak (Iker Azkoitia, 2015)

Emonaldiak zezeilaren 25ean hasiko dira, Hernanin, eta martiaren 20an amaituko da zikloa, Mutrikun. Halandabe, apirilaren 6an, emonaldi berezia egongo da Ordizian. Ganera, Etxebarri eta Azpeitiko saioek oraindino ez daukie data zehatzik. Hauxe da emonaldien zerrendea:

Zezeila: Hernani (25), Sondika (27) eta Bergara (28)

Martia: Arrasate (2), Arespalditza (4), Gasteiz (7), Basauri (9), Soraluze (10), Hondarribia (11), Azkoitia (11), Paris (12), Areatza (12), Usurbil (13), Aretxabaleta (15), Lazkao (15), Larraintzar (16), Guardia (17), Ermua (17), Zumaia (17), Urkabustaitz (18), Igorre (18), Araia (19), Berriozar (19) eta Mutriku (20).

Apirila: Oiartzun (6) eta datea zehaztu barik Etxebarri eta Azpeitia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu