Azkuna Zentroak gure oraina eta gure gizartea oinarri dituan 'fluxesfeverfuturesfiction' erakusketea aurkeztu dau
2016-02-10 17:41 KultureaAzkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketeak oraina dau ardatz, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa dan osogai bat, besteak beste, ekonomia. Gurea lako gizarte kapitalista batean, ekonomia edonon eta edonoiz dago agirian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dabe jomuga, eta ekonomiaren menpean gagoz.
Castillo/ Corrales arte garaikideko kooperatibeak (Thomas Boutoux, Joachim Hamou, Benjamin Thorel) antolatutako fluxesfeverfuturesfiction erakusketea Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egongo da zezeilaren 11tik maiatzaren 8ra bitartean. Erakusketan Bilboko Institutu Frantsesak lagundu dau.
Azkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketeak oraina dau ardatz, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa dan osogai bat, besteak beste, ekonomia. Gurea lako gizarte kapitalista batean, ekonomia edonon eta edonoiz dago agirian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dabe jomuga, eta ekonomiaren menpean gagoz.
Erakusketa honetan parte hartzera konbidautako artistek ekonomia eta politika modernoaren esparruko diskursoetan aztertzen diran auziak landu ditue. Euren lanetan, lehen planoan jarri eta zehaztu ditue oraingo bizipenetako alderdi personalak, afektiboak, gorputzekoak, irudimenekoak edota praktikoak.
Ondoko artisten lanak izango dira ikusgai: Camille Blatrix, Nina Canell, Paul Chan, June Crespo, Abraham Cruzvillegas, Melanie Gilligan, Pablo Marte, Sidsel Meineche Hansen, Morag Keil eta Georgie Nettell, Nina Könneman, Jean-Luc Moulène, Lili Reynaud-Dewar eta Macon, eta Jason Simon.
fluxesfeverfuturesfiction erakusketea hainbat espaziotan dago, izenburuan agertzen diran kontzeptuei erantzuna emoteko; espazio horreetan, funtsezko zeregina dauka bisualizazinoak; espazio bakotxean egoera alegorikoak agertzen baitira lau nozinoei buruz: Fluxes (fluxuak): merkataritza globalizatuaren sare hiperkonplexuak ikertzen eta erakusten ditu; Feber (sukarra): konsumo eta desioko ideak, azaleko estetika eta bisualki eraginkorra dana aztertzen dituan espazioa; Future (etorkizuna)-Fiction (fikzinoa): etorkizunaren idea islatzen dau, iragarpen eta espekulazinoaren esangura ekonomikoan, zelan hautatu behar dogun ezinbestez, horretarako behar dan ezagutzarik barik. Konsumoaren erakarpena eta nagusitasuna islatzen ditu.
Erakusgai egongo diran lanen artean produkzino barriko bost dagoz: June Crespok, Pablo Martek, Nina Könnemanek, Sidsel Meineche Hansenek eta Morag Keilek eta Georgie Nettellek egindakoak, hain zuzen. Ganerakoak nazinoarteko arte-galeria desbardinetako maileguak dira, berbarako, ondokoak:
- Callicoon Fine Arts (USA).
- Galerie Chantal Crousel (FR).
- Galerie Max Mayer (DE.)
- Greene Naftali (USA).
- Lafayette Anticipation (FR).
- Mother’s tankstation (IRL).
Castillo / Corrales
Arte garaikideko kooperatiba honek erakustoki, liburutegi eta editorial bat hartzen ditu barruan. 2007tik Parisen dago kokatuta, eta artista, kuratore, idazle eta diseinatzaile grafikoen talde batek zuzentzen dau (Oscar Tuazon, Thomas Boutoux, François Piron, Benjamin Thorel eta Boris Gobille).
Castillo / Corrales instituzino artistiko barritzaile lez sortu zan, artistei, profesionalei, eta ikus-entzuleei esperimentazinoan, eztabaidan eta ikaskuntzan jarduteko egokia dan giro intimoa eta informala eskaintzeko asmoz.
Zinema zikloa (Apirilaren 6- 7, 13-14)
fluxesfeverfuturesfiction erakusketearen garapenaren barruan, Azkuna Zentroak 2016ko apirilean hainbat proiekzino eskainiko ditu: film esperimentalak, dokumentalak eta artisten bideoak. Lan horreek ez dira sekula industria zinematografikoan ikusi. Egile bakotxak bere ekonomia asmau dau finantza eta narratiba arloan, baita berba bisualak zein politikoak be eta horreek ezusteko balore orijinalak sortzen ditue lanean, emozinoetan eta denporan egindako inbersinoan. Horrek irudi animatuak hartzen dituan ikuskizun honen esentzia suponiduten dau.
Film eta bideo horreek haluzinazino esoteriko, dokumentu zehatz edota istorio zati batzuk lez aurkezten dira eta jaubekuntzea, espazioaren erabilerea eta arauen trukeak ditue ardatz.
Irudi desafiatzaile eta esangura biko personaia desbardinen bitartez egiten da, eta batzutan era zuzenean diruaren boterea zalantzan jarten.
Lana egiten dan neurrian lan bera erakustea da helburua.
Programazino didaktikoa
fluxesfeverfuturesfiction Labs. Erakusketearen harian, Azkuna Zentroak sorrera didaktikoa proponiduten dau praktika artistikotik, ekonomiaren arteko lotura konplexuaren ganean eta gure esperientzia personalen inguruan hausnartzeko.
Jarduera hau 12 eta 18 urte bitarteko personei zuzenduta dago, ikastetxeetatik etorritakoak (DBHa eta Batxilerra). Euskeraz edo gaztelaniaz egin daiteke eta 25 personako taldeetan.
Egunak:
- 2016ko martiaren 4-11-18
- 2016ko apirilaren 8-15-22-29
- 2016ko maiatzaren 6
Ordutegia:
10:00etatik 11:30era eta 12:00tik 13:30era
Informazinoa eta erreserbak:
azkunazentroa@azkunazentroa.com / 944 014 014
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!