Urte barri txinatarra ospatuko dabe zapatuan Bilboko Euskaldunan
2016-02-09 09:49 KultureaEgutegi txinatarraren arabera, Tximinoaren Urtea hasi barri da eta Bilboko Txinatar Institutuak ekitaldiak antolatu ditu zapatuan, hilaren 13an. Herritar guztiei zabaldutako jarduerak izango dira, bilbotarrei Txinako kulturea eta hizkuntzea zelakoak diran erakusteko asmoz. Euskalduna jauregian izango dira ekintzak, eguerdiko 12:00etan hasita, doban.
Egutegi txinatarraren arabera, Tximinoaren Urtea hasi barri da eta Bilboko Txinatar Institutuak ekitaldiak antolatu ditu zapatuan, hilaren 13an. Herritar guztiei zabaldutako jarduerak izango dira, bilbotarrei Txinako kulturea eta hizkuntzea zelakoak diran erakusteko asmoz. Euskalduna jauregian izango dira ekintzak, eguerdiko 12:00etan hasita, doban.
Lehoiaren jantzeak eta Herensugearen desfileak girotuko dabe ingurua zapatuan. Era berean, Txinako musika tradizionala entzuteko modua egongo da. Tximinoaren irudia be ez da faltauko, txinatarrek hasi barri daben urtearen sinboloa animalia hori da eta.
Ume zein nagusientzako tailer ugari antolatu ditu Txinatar Institutuak zapaturako. Esate baterako, kaligrafia tailerra egongo da, txineraz idazten ikasteko. Idazkera bat baino gehiago da kaligrafia hori, baina. Izan be, 2.000 urte baino gehiagoko tradizino batetik dator eta arte baten moduan ikusten dabe txinatarrek. Idazteko pintzela erabilteko teknika egokia erakutsiko dabe tailerrean.
Bestetik, neska-mutilek kung-fu arte martziala ikasi ahal izango dabe beste tailer baten. Txotxongiloen eta itzal txinatarren lantegiak be egongo dira. Tailerrak dobakoak dira eta nahi daben herritar guztiei zabalik dagoz baina, Txinatar Institutuak ohartarazo dauenez, leku kopuru mugatua dago eta, beraz, aurretiaz izena emotea komenidu da, helbide honetan: info@institutochinodebilbao.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!