Ercilla sarietan, Sormen lan dramatiko onenarena eroan dau Patxo Telleriaren 'Pankreas' lanak

Bizkaie! 2016-02-09 09:34   Kulturea

Aitana Sanchez Gijoni eta Adrian Lastrari emon deutsiez aktore onenen sariak 2015eko Ercilla antzerki sarietan. Ganera, Hector Alterio aktoreak ibilbide artistiko onenaren sari berezia jaso dau Bilboko Ercilla hotelak antolatzen dauen sariketan.

Aitana Sanchez Gijoni eta Adrian Lastrari emon deutsiez aktore onenen sariak 2015eko Ercilla antzerki sarietan. Ganera, Hector Alterio aktoreak ibilbide artistiko onenaren sari berezia jaso dau Bilboko Ercilla hotelak antolatzen dauen sariketan.

Aitana Sanchez Gijon Medea lanean eginiko lanagaitik aukeratu dabe azken botazinoan, eta, haren atzetik, Maria Adanez, Lola Barldrich, Vicky Peña eta Blanca Portillo geratu dira Bilboko sariketan.

Bestalde, Adrian Lastra aukeratu dabe gizonezkoen mailan epaimahaiko kideek, El discurso del rey lanean eginiko lanagaitik. Mario Gas, Antonio Molero, Arturi Querejeta eta Tristan Ulloa itxi ditu atzean aktore espainiarrak.

Era berean, aktore barri onenaren saria Ylenia Baglietto eibartarrak eroan dau, La gaviota lanean egindako lanari esker, eta bigarren mailako aktore onenaren saria Consuelo Trujillok, Medea antzezlanagaitik.

Sormen lan dramatiko onenarentzako goraipamena Pankreas Patxo Telleriaren lanak jaso dau, euskerazko zein gaztelaniazko bersinoan, eta denporaldiko antzezkizunik onena El grito en el cielo izan da, Ercilla sarien arduradunen eretxiz.

Antzerki eremuko lanik onenaren saria, barriz, Pabilioi 6 aretoak jaso dau, eta euskal produkzinorik onena Amour Arriaga Antzokiaren eta Tartearen Teatroa konpainiaren antzezlana izan da, epaimahaiaren eretxiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu