BilbaoArtek Bilbo eta Santander arteko 'Frontera imaginaria' proiektuko 5 ikus-entzunezko estreinauko ditu

Bizkaie! 2016-02-03 14:09   Zinemea

Bost ikus-entzunezko proiektauko dira, uri bien artean dagoan distantzia emozionala eta fisikoa murrizteko eta arintzeko asmoagaz. Hamar minutuko iraupena dauka pieza bakotxak eta talde artistiko bien arteko lanari esker sortu dira.

Bilbao Arte galeriak zezeilaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan estreinauko dau Frontera imaginaria, Bilboko Nouvelle Basque artisten taldeak eta Santanderreko Burbuja Films ikus-entzunezkoen produkzino etxeak sortu eta produzidutako ikus-entzunezko proiektua. Bost ikus-entzunezko proiektauko dira, uri bien artean dagoan distantzia emozionala eta fisikoa murrizteko eta arintzeko asmoagaz. Hamar minutuko iraupena dauka pieza bakotxak eta talde artistiko bien arteko lanari esker sortu dira. Izan be, lan hori 2015eko abuztuan hasitako bideo-korrespondentzian oinarritzen da eta proiekzino honetan ikusiko da.

Proiektu honen helburua da aurreretxiak ezagutzaren bitartez gainditzea eta, holan, bi urietako herritarren artean lotura egonkorrak eregitea.

Ondokoak dira proiekzinoa osotzen daben ikus-entzunezko lan txikiak:

Itinere, Paula Bañuelos (Nouvelle Basque) & E.A Nielsen.
Sin aliento, Laura Hojas (Burbuja Films)
Solitude, Beatriz Nieto (Nouvelle Basque)
Sentinel, Álvaro de la Hoz (Burbuja Films)
Karmen, Zuriñe Goikoetxea (Nouvelle Basque)

La Frontera Imaginaria da Bilbao-Santander Bertatik bertara laguntzen programeak aukeratu dituan lau ekimenetako bat. Programa horren bidez bi urietako eragile kulturalen baterako lanei laguntzinoa emongo jake. Ondokoak dira diruz lagundutako beste hiru proiektuak: jugARK, Santanderreko Ephimera Play taldea eta Bilboko Ph+ Urbanismo Ciudadano kooperatibarena; Paso A Nivel, Santanderreko Eureka alkarte kultural eta Bilboko RMOrena; eta VIDEOSTEAL: I Encuentro de videocreadores, Orlando Britto (Santander) eta Txuspo Poyo (Bilbao) egileena.


Akordioaren garapena

Bertatik bertara 20112ko maiatzean sortu zan, Santanderreko Udalak eta Bilboko Udalak erakundeen arteko lankidetzarako akordio bat sinatu ebenean kultura, sustapen turistikoa eta enpresarialaren arloetan. Akordio horren helburua da profesionalak, enpresak eta bestelako erakundeak proiektu kulturaletan eta sormenezko proiektuetan alkarregaz lan egitea, bi urietan eta urte osoan.

Ordutik jardueren hiru aste egin dira, bi Santanderren, 2013an eta 2015ean, eta bat Bilbon, 2014an. Aste horreetan ehundik gora ekitaldi egin dira, esaterako topaketa profesionalak, kontzertuak, antzerki-zikloak eta erakusketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu