48. Euskal Zine Bilerea sano berezia izango da aurten
2025-10-10 10:23 ZinemeaLekeitioko herria dau babesleku eta aurten 700 urte beteko ditu.

Euskal Herrian euskera hutsez egiten dan zine jaialdirik zaharrenean 20 film izango ditugu Sail Ofizialean.
Zinearen zirrikituetan jarri nahi dogu arretea aurten. Istoriorik txikienak be, badakielako askoren arteko alkarlanean egingo dauela aurrera. Zinegilearen lana izango da, beraz, eregitea film baten ehuna. Eta, nahi barik, edo apropos, hurrengo istorio batentzako zirrikituak itxiko ditu airean seguruenik, film eta proiekzino ederrak, besteak beste, Karmele, Asier Altuna Izak zuendutakoa eta Eneko Sagardoy eta Jone Laspiur protagonista dituana.
Lehiatuko diran filmak ondokoak izango dira: Exergo (Jorge Moneo Quintana), Markelen Gurutzea (Alberto Bilbao Ariztimuño), Berandu (Lorea Azpeitia Anta), Eraman zutela (Mikel Balerdi Arruabarrena), Dear Death (Maddi Hernáez Susperregui), Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena), Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan (Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazo), Olentzerori Eskatu Nion (Amaia San Sebastian Larzabal), Kamarada (Jon Iñigo Hidalgo Gereñu), Planetagatik (Eneko Muruzabal Elezcano), Maritxu, nora zoaz? (Alex Altuna Tojal), Inkognita (Julen Gorosabel Ortega), Kume (Xabier Larrazabal), Arditurri (Ander Arrieta Odriozola), Ehiza (Aitzol Saratxaga), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Bidean (Imanol G. Gurrutxaga), Ziklope (Xabat Lertxundi Aiertza), Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Azkena (Ane Inés Landeta eta Lorea Lyons).
@zinegin.festibalagaz alkarlanean, Oiogorri filma proiektauko da eta EZBko filmen aukeraketea izango da hareen jaialdian.
Ume eta gazteentzako bideratutako Klixka sorkuntza-tailerrak izango ditugu zein gazteentzako Harrobia proiektu pedagogikoa.
Atzo8 atalaren bitartez, euskal artxibo filmikoa erakutsi zein zinema analogikoaren esperimentazinoa bultzatuko da.
Beste alde batetik, Pantailak Euskaraz ekimenak jasoko dau aurtengo Euskal zinearen Begirada saria.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!