'Akelarre: marearen kontra' dokumentalaren estreinaldia Lekeition
2025-10-20 13:50 ZinemeaAurkezpena urriaren 19an izan da Euskal Zine Bileran.

Bideografik etxeak aurkeztu dau filmaren estreinaldia lehiaketatik kanpoko saio berezian. Gipuzkoako talde mitikoaren 30 urte baino gehiagoko ibilbidea errepasetan dauen dokumentala, bere mugarri esanguratsuenetako batzuekaz.
Jarraitzaileak musikearen aurreko pasinoagaz lotzen dituan filma, bizitea ulertzeko modu baten autorpena.
Fitxa Teknikoa
- Izenburua: Akelarre: marearen kontra.
- Iraupena: 85’
- Generoa: film luze dokumentala.
- Hizkuntzea: euskerea / gaztelania.
- Formatua: DCP 4K edo MP4
- Zuzendaritzea: Xabier Zabala Agirrezabal eta Carlos Iglesias Serrano.
- Gidoia: Mónica Calvo.
- Produkzinoa: Bideografik.
- Argazki zuzendaria eta irudia: Eukeni Arriortua Barrenetxea.
- Zuzeneko soinua: Miguel Ramírez Cantero.
- Muntaketea eta postprodukzinoa: Xabier Zabala A.
- Soinu postprodukzinoa: Mikel F. Krutzaga.
- Jatorrizko musikea: Akelarre.
- Produkzinoa: Carlos Iglesias
- Produkzino laguntzaleak: Illart Gumuzio Larrazabal, Ainhoa Murgoitio Molina eta Ibai Urkiza Etxebarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!