Karim Ainouz zuzendari brasildarra izango da Zinegoak jaialdiko epaimahaiko burua

Bizkaie! 2016-01-29 13:03   Barriak

LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek, aurtengo edizinoko epaimahaian nortzuk egongo diran aurreratu dau: Karim Ainouz zinema-zuzendari brasildarra izango da burua eta, beragaz batera, Tatiana Lo Iacono eta Maialen Beloki egongo dira. Ganera, aurten lehenengoz, epaimahai gaztea egongo da, 20 lagunek osotua.

LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek, aurtengo edizinoko epaimahaian nortzuk egongo diran aurreratu dau: Karim Ainouz zinema-zuzendari brasildarra izango da burua eta, beragaz batera, Tatiana Lo Iacono eta Maialen Beloki egongo dira. Ganera, aurten lehenengoz, epaimahai gaztea egongo da, 20 lagunek osotua.

Zinegoak jaialdiak epaimahai bat baino gehiago eukiten ditu edizino bakotxean. Nazinoarteko epaimahaia izaten da entzutetsuena eta sari nagusi gehienak erabagiten dituana. Filmik onena, zuzendari onena eta gidoirik onena aukeratuko ditu. Zinegoakeko arduradunen esanetan, aurten lujozko epaimahaia eratzea lortu dabe.

Karim Ainouz brasildarra zinegilea eta artista bisuala da. LGTB zinemagintzan ezinbestekoak diran hainbat film zuzendu ditu Ainouzek, esate baterako Madame Satan (Chicagon saritua) eta Praia do Futuro (Berlinaleko sail ofizialean lehiatu zan). La Habanako festibalean Fipresci saria irabazi eban.

Tatiana Lo Iacono italiarra, bestalde, Queer Sicilia International New Visions zinemaldiko zuzendaria da. Maialen Beloki, ostera, Donostiako Zinemaldiko aukeraketa batzordeko kidea da. Zinegoakeko epaimahaian sartuta, Zinemaldiaren eta Bilboko LGTB jaialdiaren arteko loturea indartu nahi dabe.

Beste sari batzuk erabagiteko epaimahaian, honakoak egongo dira: Amnesty International, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bardintasun Saileko ikus-entzunezko artistak, Sra Polaroiska eta Pablo Marte, besteak beste.

Aurtengo nobedadea gazteen apaimahaia izango da. Lehenengoz sortu dabe holako epaimahai bat Zinegoaken eta film labur onenaren saria emoteaz arduratuko da. Tartangako eskolako, EHUko LGTB Ligako eta zine-eskola batzuetako kideek osotuko dabe gazteen epaimahaia. Guztira, 20 kide izango ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu