Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura zientifikoen mapa osoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-01-27 14:09

Komunidade zientifikoak, Science atariaren bidez, erkidegoko azpiegitura zientifiko guztien informazinoa lortu ahal izango dau. Izan be, Jaurlaritzeak azpiegitura zientifikoen lehenengo mapa osotua aurkeztu dau Bilbon, nazinoarteko esparru teknologiko eta zientifikoan Euskadi erreferente bihurtzeko asmoz. 364 ekipamendu dakarz mapeak.

Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Adolfo Morais Ikerketa sailburuordeak eta Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak aurkeztu dabe mapea. Unibersidadeen eta ikerketa-zentroen laguntzinoagaz, Ikerbasque arduratu da mapea egiteaz, Jaurlaritzearen eskariz.

Science web-atarian oinarritutako mapea, publikoari zabalik dago, komunidade zientifikoak eta edozein erabiltzailek begiratu daian. Bilaketak modu erraz baten egiteko diseinau dabe mapea, erabiltzaileak bilaketa arin bategaz ikusi daiazan alor bakotxean dagozan azpiegiturak, bertara sartzeko protokoloak, arduradunen datuak eta abar.

Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten daben 30 erakundetako 127 azpiegitura eta 364 ekipamenduren informazinoa sartu dabe. Orain arte alor horretan egindako maparik osoena da. Zientziaren eta teknikearen esparruan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak daukiezan azpiegitura eta baliabide guztiak jasoten dira.

Ekimen honen bidez, helburu nagusi bi bete nahi ditue. Batetik, ikertzaile, zentro eta enpresen arteko lankidetzea bultzatzea. Bestetik, bertoko azpiegiturea eta gaitasun zientifikoa atzerrian ezagutarazotea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu