Igaz hildako euskaltzainak omendu ditu Euskaltzaindiak
2016-01-29 14:06 Euskerea berbagaiDonostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldi baten egin deutse omenaldia Euskaltzaindiak igaz hildako sei euskaltzainei. Bakotxaren hilbarri-txostena be irakurri dabe. Juan Garmendia Larrañaga, Joshua Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun izan dira omenduak.
Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldi baten egin deutse omenaldia Euskaltzaindiak igaz hildako sei euskaltzainei. Bakotxaren hilbarri-txostena be irakurri dabe. Juan Garmendia Larrañaga, Joshua Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun izan dira omenduak.
Andres Urrutia euskaltzainburuak zabaldu dau ekitaldia. Ondoren, igaz hildako sei euskaltzainen hilbarri txotenak irakurri ditue beste horrenbeste euskaltzain eta kultur arloko ordezkarik:
Juan Garmendia (1926-2015) ohorezko euskaltzainaren omenezko testua Jose Mari Velez de Mendizabal euskaltzain urgazleak irakurri dau. Joshua A. Fishman (1926-2015), hau be ohorezkoa, gogoratzeko txostena irakurtzeaz Mikel Zalbide euskaltzain osoa arduratu da. Emile Larre (1926-2015) euskaltzain emeritua zan hil zanean eta izendapen hori bera dauka hilbarri txostena irakurri dauen Janbattitt Dirassarrek.
Suzuko Tamuraren (1934-2015) kasua be gogoan euki dabe Donostiako ekitaldian. Japoniarra izanda, euskerearen inguruko aditua izan zan Tamura eta, haren moduan japoniar eta euskalzale dan Sho Hagiok idatzi dau hilbarri txostena. Aizpea Goenagak irakurri dau.
Joseph Camino (1927-2015) ohorezko euskaltzainaren txostena Xipri Arbelbidek irakurri dau, hau be ohorezkoa. Amaitzeko, Jan Braun (1926-2015) ohorezko euskaltzaina gogoan hartu dau Akademiak, Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurritako hilbarri txostenaren bidez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!