'Zapalduaren Antzerkia: kulturak eta feminismoak' topaketea Bilbon

Bizkaie! 2016-01-29 10:32   jardunaldiak

Urtarrilaren 29an eta 30ean Bilboko Otxarkoagako Udaltegian Zapalduaren Antzerkiari buruzko Elkarrizketa Biribil KreAktiboa eta Laborategia izango dira. Zapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio honeetan nazinoarteko konbidadu bi izango dira: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak.

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Zapalduaren Antzerkiari buruzko topaketea antolatu dabe Bilbon, Donostia 2016ren programa kulturaleko Itsasoratze artibista proiektuaren barruan.

Urtarrilaren 29an eta 30ean Bilboko Otxarkoagako Udaltegian Zapalduaren Antzerkiari buruzko Elkarrizketa Biribil KreAktiboa eta Laborategia izango dira. Zapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio honeetan nazinoarteko konbidadu bi izango dira: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak.


Zapalduaren Antzerkia: kulturak eta feminismoak

- Urtarrilak 29, barikua, 18:30-21:30

Alkarrizketa Biribil KreAktiboa Zapalduon Antzerkiari buruz Birgit Fritz eta Jale Karabekir dramaturgoakaz. Birgitek eta Jalek, euren esperientzien bitartez, gatazken eraldakuntzara bideratutako teknika dramatiko partizipatibo honetan hasten eta sakontzen lagunduko deuskue.


- Urtarrilak 30, zapatua, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Zapalduon Antzerkiari buruzko Laborategia, Birgit Fritzek eta Jale Karabekirek batera dinamizauta. Lan sortzaileko jardunaldia, herritar parte-hartzaileon ardurazko zenbait gairi, Zapalduaren Antzerkiko formatu desbardinen bidez ekiteko.

Ekimen hau Itsasoratze artibistearen barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik bakoa ardatz dauen ekimena gaur egungo premina sozialei eragingarritasunez ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketea tarteko dirala. Proiektuan nazinoarteko 8 topaketa, forum bat eta beste hainbat ekintza izango dira 2016. urtean zehar.


Topaketearen gidarien biografiak:
 
- Birgit Fritz (Klagenfurt, Austria, 1966): Antzerkiaren aktibistea, dramearen pedagogoa, Zapalduon Antzerkiaren ikertzaile eta praktikatzailea. Vienako (Austria) Zapalduon Antzerkiaren plataformearen sortzailea. Kalkutako (India) Jana Sanskriti Zapalduon Antzerkiko Zentroaren eta Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazinoarteko Institutuaren kolaboratzailea; Zapalduon Antzerkiaren bidezko testuinguru-proiektuen errazlea Senegalen, Kirgizistanen, Indian edo Alemanian. Liburu biren egilea, tartean: InExActArt - Augusto Boalen Antzerki Autopoetikoa eta Zapalduon Antzerkiaren Praktika Eskuliburua (ingelesez eta alemanez).

- Jale Karabekir (Istanbul, Turkia, 1975): Tiyatro Boyali Kus antzerki konpainia feministearen sortzaile eta zuzendaria. Augusto Boalen Zapalduon Antzerkiaren dramaturgo eta errazlea. Turkiako Zapalduon Antzerkiaren Zentroaren (CTO-Turkia) sortzailekidea. Isikeko Unibersidadeko Humanidade eta Gizarte-Zientzien fakultadeko irakaslea. Sortu barria dan Jana Sanskriti Ikerkuntza eta Baliabide Nazinoarteko Institutuko zuzendarietako bat. Zapalduon Antzerkia Emakumeakaz Turkian: Metodologia Feminista baterantz izenburuko liburuaren egilea (turkieraz).

Informazino gehiago jasoteko eta izena emoteko, 688 899 950 zenbakira deitu edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatzi daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu