Kraftwerk taldearen zortzi kontzertu egongo dira urrian Guggenheimen
2016-01-27 16:50 MusikeaAlemaniako Kraftwerk taldearen ibilbide luzeari errepasoa egiteko balioko dabe kontzertuek, emonaldi bakotxa disko baten oinarrituta egongo dalako, Bilboko Guggenheim Museoak azaldu dauenez. Urriaren 7tik 14ra izango dira zortzi kontzertuak eta datorren hilean ipiniko dira sarrerak salgai.
Alemaniako Kraftwerk taldearen ibilbide luzeari errepasoa egiteko balioko dabe kontzertuek, emonaldi bakotxa disko baten oinarrituta egongo dalako, Bilboko Guggenheim Museoak azaldu dauenez. Urriaren 7tik 14ra izango dira zortzi kontzertuak eta datorren hilean ipiniko dira sarrerak salgai.
Musika elektronikoaren aitzindaria da Kraftwerk. 1970eko hamarkadan hasi ziran joten eta harrezkero euren estiloa garatzen eta egokitzen joan dira. Ibilbide oparo horri errepasoa egiteko aprobetxauko ditue Bilboko emonaldiak, ordena kronologikoan. The Catalogue- 1 2 3 4 5 6 7 8 deitu deutsie kontzertu moltsoari.
Kontzertuetan, egun bakotxari jagokon diskoko kantak joko ditu Kraftwerk-ek eta, ganera, hiru dimensinoko irudiez lagundutako ikuskizunaz disfrutau ahal izango dabe entzuleek. Ikus-entzunezko emonaldien, soinu digital garbiaren eta hiru dimensinoko efektuen arteko sinkronizazinoa izango da, antolatzaileen esanetan.
Sarrerak zezeilaren 9an ipiniko ditue salgai. Persona bakotxak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez eta ezin izango da kontzertu batera baino gehiagotara joan, Guggenheim Museoko arduradunek zehaztu dabenez. Antza, Kraftwerk-eko taldekideek ipini dabe baldintza hori. 70 euroan salduko ditue sarrerak.
Honeek dira kontzertu bakotxean jorratuko dituen diskoak:
Urriaren 7an, Autobahn (1974)
Urriaren 8an, Radio-Activity (1975)
Urriaren 9an, Trans Europe Express (1977)
Urriaren 10ean, The Man-Machine (1978)
Urriaren 11n, Computer World (1981)
Urriaren 12an, Techno Pop (1986)
Urriaren 13an, The Mix (1991)
Urriaren 14an, Tour de France (2003)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!