'Sardina in the box, txo!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bilboko aratusteak

Bizkaie! 2016-01-20 14:32   Kulturea

Kartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo!' izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.

Kartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo! izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.

Saioa Martin Riolobos, Miren Itxaso Roman Ruiz de Agirre eta Yeray Llarena Prieto dira kartelaren egileak. GurEra arkitektura estudioko kideak dira. Sardina in the box, txo! kartelari esker, 2.000 euroko saria eskuratu dabe. Koloretako zinten artean burua ataraten dauen sardinea da karteleko protagonistea eta hondoan Bilboko baldosea ikusten da. Irudi koloretsuek eta gris tonudun hondoak bat egiten dabe kartel irabazlean.

Aratusteen kartela aukeratzeko aurtengo lehiaketan 50 lan inguru aurkeztu dira, gehienak Bizkaitik bialdutakoak, baina urrunagotik be heldu dira batzuk. Lehenengo fasean, Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak sei kartel finalista aukeratu zituan.

Interneten eta Bilboko eraikin publiko batzuetan ikusgai egon dira sei kartelak asteotan. Holan, hainbat bide erabilita, herritarrek botoa emon ahal izan dabe, irabazlea aukeratzeko. Epaimahaiaren eretxia be kontuan hartu da azken aukeraketa horretan. Boto guztiak zenbatuta, Sardina in the box, txo! izan da irabazlea.

Bilboko aratusteak zezeilaren 4tik 9ra ospatuko dira. Bilboko Udalak datozan egunetan emongo dau programazino zehatzagoaren barri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu