Bizkaiak sekula baino bisitari gehiago hartu zituan 2015ean
2016-01-21 11:06 KultureaEustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.
Eustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.
Datuetan ikusten danez, Bizkaira etorritako bisitari bakotxak 1,9 egun pasau zituan bataz beste geurean, 2014an baino % 8,3 gehiago. Beraz, ia gau bi. Urte guztian Bizkaiko herri guztietan eskainitako hoteletako plazen ia erdia bete zan, Eustaten kalkuluaren arabera.
Igaz etorri ziran ia 1,3 miloe bisitarien artean, jatorri askotako personak egon ziran. Eustatek 'Espainiako' eta 'atzerriko' bidaiariak bereiztu ditu. Lehenengoen artean, Araba eta Gipuzkoakoak dira nagusi (laurena hangoak izan ziran), eta atzetik datoz Madril (% 20) eta Katalunia (% 12). Atzerrikoei jagokenez, frantziarrak etorri dira gehien (% 12). Erresuma Batua, Alemania eta Estadu Batuak datoz ondoren.
Eskualdeka begiratuta, Bilbo inguruko metropolian izan da igoerarik handiena (ia %15ekoa) eta Bilboko urian bertan be %9,6 igon zan bisitarien kopurua igaz. Hirugarren lekuan kostaldea dago (%6,3).
Bizkaiko datuak sekulako onenak dirala dinoe Eustatek eta Foru Aldundiak. Euskal Autonomia Erkidego guztia kontuan hartuta be, 2015a oparoa izan da, Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Sustatzeko sailburuak emondako datuak aintzat hartu ezkero. Fitur azokan Tapiak asteon jakin eragin dauenez, igaz 3 miloe bisitari baino gehiago hartu zituan erkidegoak, sekulako gehien.
Tapiaren esanetan, turismoak 3.900 miloe euroko aportazinoa egiten deutso Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari. Sektoreari hazteko aukerak ikusten deutsoz sailburuak. Aurrerantzean, iragarri dau turistentzako helmuga jasangarri eta adimentsu legez promozionauko dabela Euskadi markea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!