Zinegoak jaialdiak TransMex zikloa eukiko dau aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-01-20 13:05   Barriak

LGTB zinemearen eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren, Zinegoaken, aurtengo edizinoan, trans errealidadeek protagonismo handia eukiko dabe. Horregaz lotuta, TransMex zikloa egingo dabe, Mexikon transexualidadeari buruz egiten dan lan zinematografikoa erakusteko. Era berean, antolatzaileek aurreratu dabe Closet Monster proiektauko dala jaialdia zabaltzeko galan eta El virus de la por amaierakoan.

Gero eta gitxiago falta da Zinegoak jaialdiaren 13. edizinoa hasteko (zezeilaren 22tik 29ra izango da) eta antolatzaileak detaileen barri emoten hasi dira. Sail ofizialean hamabi film luze lehiatuko dira eta, ohiko moduan, lehiaketatik kanpo proposamen barritzaileak ezagutzeko aukerea egongo da.

Aurtengo edizinoan arreta berezia ipiniko jako transexualidadeari (jaialdiko kartelak be horri egiten deutso keinua), eta horren harira antolatu dabe TransMex zikloa Zinegoaken barruan. Mexikoko queer generoko azpiataltzat jo leiteke TransMex zinemagintzea. Transexualidadea ardatz daben film ugari sortu dira Mexikon azkenaldion.

Bilbon lau film proiektauko dira, Mexikoko jokera horren erakusgarri. Fikzinozko pelikula bi eta dokumental bi izango dira. Bilbao Arten ikusi ahal izango dira, doban. Lauren artean, aitagarria da Rigoberto Perezcanoren Carmin tropical, sari asko eskuratu ditu eta. Muxe dalakoa aurkezten dau, zapoteken kulturan emakume transgeneroak ordezkatzen zituan figurea.

Beste alde batetik, aurtengo Zinegoakeko hasikera eta amaierako galetako pelikulen barri emon dabe. Jaialdia hasteko, zezeilaren 22an, Stephen Dunn kanadarraren Closet Monster filma emongo dabe, Torontoko Zinemaldian sarietako bat jaso barri dauena.

Amaierako ekitaldian, zezeilaren 29an, Ventura Pons katalanaren El virus de la por pelikulea ikusi ahal izango da. Josep Maria Miro-ren antzezlan baten oinarritutako film horrek, igeriketa-irakasle batek ikasle bati mosua emoten deutsanean sortzen dan egoerea kontetan dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu