Eguraldi ona lagun, Alex Txikon Hirugarren Kanpalekura bidean da Nanga Parbaten

Bizkaie! 2016-01-22 10:36

Joan dan astean Kinshofer hormea eta bidearen zati handi bat ekipau eben Alex Txikonek eta Ali Sadparak. Egun batzuetako atsedenaren ostean, barriro gorako bidean dira Txikon, Sadpara eta Daniele Nardi, gitxienez Hirugarren Kanpalekura heltzeko helburuagaz. Eguraldi oneko egun gehiago etorri ezkero, ez dabe baztertzen gorago igoten ahalegintzea.

Une honetan, 6.500 metroko altueraraino bidea ekipauta dauka Alex Txikonen lantaldeak, joan dan astean Lemoako mendizaleak Sadparagaz egindako lanari esker. Goizaldeko 4:00etan (Euskal Herrian gauerdia) urten dau hirukoteak Behe Kanpalekutik eta egun bakarrean Bigarren Kanpalekuraino heltzea da asmoa. 2.000 metroko aldatza igon beharko dabe.

Daniele Nardirentzat lehenengo gaua izango da Bigarren Kanpalekuan, Txikon eta Sadpara egon ziran orain dala egun batzuk han inguruan. Dana ondo badoa, bihar Hirugarren Kanpalekura (6.700) igongo dabe eta horretarako zati bat ekipau egin beharko dabe. Zapatua eta domekea bitarteko gaua Hirugarren Kanpalekuan pasau nahi dabe.

Hiru eguneko eguraldi ona dago iragarrita Nanga Parbaten eta horregaitik ekin deutsie orain igoereari. Halandabe, giro ederra dagoan arren, gauetan hotz izugarria egoten da. Helburu nagusia Hirugarren Kanpalekuan gaua pasetea da, baina domekatik aurrera eguraldi onak segiduten badau, ez dabe baztertzen gorago igoten ahalegintzea. Edozelan be, Alex Txikonek pausoz pauso joateko asmoa agertu dau, inguru haretan eguraldia arin aldatzen dalako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu