Arabako leku-izenak batzen dituan liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-01-21 16:35   Euskerea berbagai

Gasteizen aurkeztu dau Euskaltzaindiak Araba/Alava, los nombres de nuestros pueblos lana. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen dau eta Akademiaren Izenak bildumearen barruan argitaratu dabe, Arabako Foru Aldundiaren babesagaz. Arabako leku-izenak normalizetako bidean oinarria ipini da lan honegaz, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dauenez.

Arabako toponimiaren normalizazino prozesua martxan dago, amaitu barik dagoan lana da. Horregaitik, liburu honek ekarpen baliotsua egingo dau alor horretan. Arabako leku-izenak modu adierazgarrian ikertuak eta azalduak datoz liburuan, Euskaltzaindiak dinoanez.

Patxi Salaberri Onomastika Batzordeko buruak egin dau liburua eta, azaldu dauenez, 520 izen batu ditu. Herrienak gehienak, hainbat herri hutsiturenak be aitatu dodaz eta hango eta hemengo makina bat toponimo be ikertu dodaz, zehaztu dau Salaberrik. Herri bakotxaren izen arautua, agirietan dagozan aldaerak, lekukotasunak eta etimologia sartu ditu.

Batutako datuetan oinarrituta, liburuaren azken partean, ondorioak be atara ditu Salaberrik. Leku-izenak begiratuta, euskerearen eta gaztelaniaren eremuak historian zehar zeintzuk izan diran azaltzen dau, baita hizkuntza biek Araban euki daben hartu-emona be.

Andres Urrutia euskaltzainburuak goraipatu egin dau Araba/Alava, los nombres de nuestros pueblos lana. Eskertzekoa da liburua, esan dau Urrutiak, tresna baliotsua emoten deutso Akademiari euskerearen normalizazino lanean segiduteko.

Igone Martinez de Luna Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak ziurtatu dau, aurrerantzean aintzat hartuko dituala Aldundiak liburuko datuak, administrazinoan, seinaleetan, paneletan, argitalpenetan eta abar erabilteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu