Martxan dago 8. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2016-01-20 10:35   Kulturea

Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.

Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.

Ipuina ilustratu modalidadean, umeek eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila honeetan parte hartzeko aukerea izango dabe: A maila (HH 4 eta 5 eta txikiagoak); B maila (LH 1 eta LH2); eta c maila (LH 3 eta LH 4).

Umeek Peru Magdalenak idatzitako Lolo ipuin labur argitarabakoa ilustrau beharko dabe. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazinoak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mueta eta teknika guztiak onartuko dira.

Ume bakotxak ilustrazino bakar bat aurkeztuko dau. Ilustrazinoa papelean entregatzekotan, marrazki bakotxaren atzeko aldean datu honeek jartea ezinbestekoa izango da: umearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.

Ilustrazinoa ipuin bilakatu modalidadean, umeek eskolako ikasturtearen arabera, bi maila honeetako batean parte hartu ahal izango dabe: D maila (LH 5 eta LH 6); eta E maila (DBH 1 eta DBH 2).

Umeek Martintxo Altzuetak egindako ilustrazinoagaz ipuin original bat osotu beharko dabe. Ilustrazinoa hemen eskura daiteke.

Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diran lanak onartuko.

Ipuina papelean entregatzekotan, ezinbestekoa izango da ipuin bakotxaren atzean honako datuak aurkeztea: umearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.
   
Ikastetxeetatik bialtzen diran ipuinek be datu horreek guztiak eta ikastetxearen izena jarrita izan beharko dabe.

Komikia edo binetea sortu modalidadean, gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, maila bakar batean parte hartu ahal izango dabe: F maila (DBH 3 eta DBH 4).

Komikiaren edo binetearen gaia Eta kulturea zer? izango da.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitekez. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo binetea A4 tamainako orrialde bakar batean entregau beharko da.

Komikia edo binetea papelean entregatzekotan, ezinbestekoa izango da bakotxaren atzean honako datua aurkeztea: gaztearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.


Lanak noiz eta zelan entregau

Lan guztiak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide honeek dagoz ilustrazinoa, ipuina, komikia edo binetea bialtzeko:
 

  •      Edozein elkar liburu-dendetan itxi daiteke.
     
  •      Ilustrazino eta Ipuin lehiaketea; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bialdu daiteke.
     
  •      Ilustrazinoa eskaneau edo ipuina postdata.elkar.eus atarira igon daiteke.


Oharrak
 

  •     Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko.
     
  •   Epaimahaiak balorauko ditu lanen originaltasuna, kalidadea eta emondako ipuin edo ilustrazinoaren esentzia jasotea. Epaimahaia ume eta gazte literaturan adituak diran hiru lagunek osotuko dabe.
     
  •     Aurkeztutako lanak, bai ilustrazinoak, bai ipuinak edo baita komiki edo binetak be, Euskal Kulturgintza SA-ren jaubetzara pasauko dira eta beraz, ez dira itzuliko.
     
  •     Ilustrazino finalistak Irrien Lagunen Webgunean jarriko dira eta Aieteko Kultur Etxean erakutsiko dira.
     
  •      Maiatzaren 30a baino lehen jakinarazoko dira saridunen izenak.
     
  •   Sari banaketearen lekua eta data aldez aurretik jakinarazoko da.
     
  •     Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu