Badator Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016-01-18 14:02 BertsolaritzeaBertso-eskola eta Arabako Bertsozale Alkartearen arteko antolakuntzea, taldeen arteko topaketea, izakera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 23tik martiaren 12ra bitartean lizango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 14 eta idatzizkoan 10 talde ibiliko dira aurten, 150 lagun inguru, hain zuzen be.
Astegoienean aurkeztu dabe Trebiñun, 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Igaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau.
2010eko Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa mugarri bat izan zan Arabako bertsolaritzarako. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimenak antolatu dira bertan. Aurten laugarrenez ospatuko da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa eta orain arteko bidean sakontzea izango dau helburu, Arabako bertsolaritza mobimentua saretu eta indartzeko.
Bertso-eskola eta Arabako Bertsozale Alkartearen arteko antolakuntzea, taldeen arteko topaketea, izakera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 23tik martiaren 12ra bitartean lizango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 14 eta idatzizkoan 10 talde ibiliko dira aurten, 150 lagun inguru, hain zuzen be.
14 talde
Bat-batean 14 talde ibiliko dira aurten. Kuadrilla Artekoaren izaera herrikoia bultzatzeko asmoz, bertsotan egitea eta sortzea izango da helburua. Herritik abiatutako bertsozaletasuna sustatuko da eta herriko bertsolariak balorau, bertsolaritza mobimentuaren izaera kolektibotik abiatuta. Talde bakotxean bertsolariez gan bertsozale, gai-jartzaile eta bertsolaritzan ezinbesteko diran hainbat kidek hartuko dabe parte: grabatzaileak, sukaldariak, trikitilariak... Bertsolarien eta bertso-eskolen arteko hatu-emonak sendotzea da asmoa, eta baita belaunaldi desbardinak hartu-emonetan jartea be.
Urtarrilaren 23tik martiaren 12ra
Aurtengo Kuadrilla Artekoak 6 topaketa izango ditu, topaketa bakotxean 3-5 talde batuko dira eta topaketea antolatzen dauen taldea edo taldeek erronkak botako deutseez beste taldeei, ondorengoak:
- Urtarrilak 23, zapatua, Izarra, 12:00etan Bertsotloia, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-erronkak.
- Urtarrilak 30, zapatua, Laudio, 12:00etan Bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Kopla lehiaketea.
- Zezeilak 13, zapatua, Araia eta Zalduondo, 12:00etan Txalaparta-kopla-poteoa Araian, 14:30ean bazkaria Zalduondon, 16:30ean Bertso-bolo.
- Zezeilak 20, zapatua, Kanpezu, 12:00etan Bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-herri kirolak.
- Zezeilak 27, zapatua, Gasteiz (Errekaleor), 12:00etan Bertso-sortak, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-guda.
- Martiak 5, zapatua, Oion, 12:00etan Triki bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-saio musikatua.
- Azkeneko topaketan, Argantzunen, martiaren 12an, talde guztiak batuko dira eta erronka desbardinetan parte hartuko dabe. Egun osoko egitarauan, eguerdian tabernetan eta kalean poteo formatuetan, bazkal ostean oholtza gainean. Amaitzeko elektro txarangea eta bertso-ragga. Autobusa eta bertan lo egiteko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!