II. Euskal Nobela Baltzaren Astea urtarrilaren 18tik 24ra

Bizkaie! 2016-01-18 13:32   Kulturea

Barriketaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua atondu dabe. Astea proiektu berri baten aurkezpenagaz abiatuko dabe ganera: (H)ilbeltza beltzaz webgune barriaren aurkezpena. Antolatzaileek adierazo dabenez guneak hainbat atal izango ditu: Elkarrizketa, Generoaz, Puska beltzak, Liburu aipamenak, Izara Beltzeko izarrak eta Beltzometroa. 

Gaur hasi eta hilaren 24ra arte egingo dabe Euskal Nobela Baltzaren II. Astea Baztanen. Ohiko moduan euskeraz genero horren barruan sartu daitekezan liburu barrien aurkezpenak eta genero baltzaren inguruko hainbat ekitaldi iragarri ditue: irakurraldiak, barriketaldiak, mahai-inguruak...
 
Aurtengo Euskal Nobela Baltzaren Astearen kartela eta egitaraua ezagutzera emon ditue ekimenaren antolatzaile diran (H)ibeltza taldekoek. Ohiko moduan Baztanen izango da, aurten ilbeltzaren 18tik 24ra bitartean.

Barriketaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua atondu dabe. Astea proiektu berri baten aurkezpenagaz abiatuko dabe ganera: (H)ilbeltza beltzaz webgune barriaren aurkezpena. Antolatzaileek adierazo dabenez guneak hainbat atal izango ditu: Elkarrizketa, Generoaz, Puska beltzak, Liburu aipamenak, Izara Beltzeko izarrak eta Beltzometroa. Hau guztia gauzatzeko, idazle, editore, kritikari, itzultzaile eta baita zenbait kazetari, bertsolari, aurkezle eta abarrek be konbita onartu eta proiektuan parte hartzen dabiz.

Beste alde batetik, nabarmentzekoa da Jon Alonsok Beltzaren koloreak (nobela baltzaren ganeko oharrak) generoari buruzko saiakera barria aurkeztuko dauela astearen barruan.


Euskal Nobela Baltzaren Astea. Egitaraua

- Ilbeltzaren 18a, astelehena:

Elizondoko liburutegian, 19:00etan, Aste Beltzaren edegierea eta (H)ilbeltza Beltzaz webgunearen (www.ilbeltza.eus) aurkezpena.


- Ilbeltzaren 19a, martitzena:

Arizkungo medikuaren Lilburutegi Beltzan, 19:00etan, Idazleakaz Barriketan, Xabier eta Martin Etxeberria anaiakaz, Gizon gogorraren sekretua liburuari buruz.


- Ilbeltzaren 21a, eguena:

Iruritako Jauregiarten, 19:00etan, Jose Antonio Loidi, Angelita arrebearen begietatik solasaldia.


- Ilbeltzaren 22a, barikua:

Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan, Akabaila beltzak zineman solasaldia, Harkaitz Canogaz.


- Ilbeltzaren 23a, zapatua:

Elizondoko Arizkunenean, 11:00etan, Beltzean beltz... Eta Jim Thompson mahai-ingurua, Xabier Olarra eta Miel Angel Elustondogaz.

Erlategi alkartean, 14:00etan, bazkaria (txartelak ohiko tokietan edo idatzi (ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera).

16:00etan (alkartean), liburu aurkezpenak:

- Jon Alonsoren Beltzaren koloreak (nobela baltzari buruzko oharrak).
- Jon Arretxeren Estolda jolasak.
- Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra.

Ondoren, Iruritako Jauregiarten, 20:00etan, Koldo Almandozen Columba Palumbus film laburraren aurkezpena.



Susmagarrien Gaua

- Ilbeltzaren 24a, domekea:

Erratzuko plazatik, 11:00etan, Kronika beltz baten itzulizka.

14:00etan, Piki Nikia Erratzuko ostatuetan.

19:00retan, Iruritako Jauregiarten, Irakurraldi musikatua, Idoia eta Mikelegaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu