'Heroiak' antzezlana estreinauko dabe hilaren 20an Bilboko Arriaga antzokian

Bizkaie! 2016-01-18 16:58   Kulturea

Gerald Sybleyras idazle frantsesaren Le vent des peupliers antzezlanean oinarritutako lana da Heroiak. Euskerazko pieza horren erabateko estreinaldia hartuko dau Bilboko Arriaga antzokiak eguaztenean, urtarrilak 20. Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, Ramon Agirre, Jose Ramon Soroiz eta Kandido Uranga izango dira aktoreak.

Gerrako beteranoentzako egoitza baten bizi diran hiru soldadu ohi dira antzezlan horretako protagonistak. Osasuna kaltetuta daukien arren, egoitzatik ihes egitea erabagiten dabe, norabide garbi barik. Istorio gizatiar eta dibertigarria da Heroiak, barre eragiten dauena, baina ikutu ilunak be baditu pasarte batzuetan.

Jatorrizko bersinoa, Gerald Sybleyrasen Le vent des peupliers, antzezlan arrakastatsua izan da Frantzian eta sari ugari eskuratu ditu. Ingelesezko bersinoak be sari esanguratsuak irabazi ditu. Arriaga antzokian euskerazko bersinoaren erabateko estreinaldia izango da, urtarrilaren 20an, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 7 eta 18 euro bitartean salduko ditue.

Txalo konpainia arduratu da Heroiak oholtzara eroateaz. Begoña Bilbao Lejarzegi da obrako zuzendaria eta Asier Sancho Senosiainek gidatu dau eszenografia. Jantziak eta atrezzoa Cristina Martinezen esku dagoz. Hiru protagonisten lana egiteko, euskal eszenan ospe handia lortu daben hiru aktore aukeratu ditue: Jose Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu