Alex Txikon eta Ali Sadpara 6.500 metrora heldu dira Nanga Parbaten
2016-01-18 09:22Hirugarren Kanpalekutik hur geratu dira Alex Txikon eta Ali Sadpara, asteburuan egindako ekinaldian. Gitxi gorabehera, 6.500 metroko altuerara heldu dira eta ekipauta itxi dabe bidea. Soka gehiago behar dabenez, Behe Kanpalekura bueltauko dira eta, bide batez, atseden hartuko dabe, hurrengo ahaleginean hasi aurretik. Egunotan eguzkipean lan egin ahal izan dabe, baina beste une batzuetan -30º-eko tenperaturak be izan ditue.
Hirugarren Kanpalekutik hur geratu dira Alex Txikon eta Ali Sadpara, asteburuan egindako ekinaldian. Gitxi gorabehera, 6.500 metroko altuerara heldu dira eta ekipauta itxi dabe bidea. Soka gehiago behar dabenez, Behe Kanpalekura bueltauko dira eta, bide batez, atseden hartuko dabe, hurrengo ahaleginean hasi aurretik. Egunotan eguzkipean lan egin ahal izan dabe, baina beste une batzuetan -30º-eko tenperaturak be izan ditue.
Txikonek eta Sadparak Bigarren Kanpalekutik egindako komunikazino baten kontau dabenez, beste 500 metro soka sartu ahal izan ditue. Kinshofer hormea gaindituta, 6.500 metroko altueraraino heldu dira, Hirugarren Kanpalekutik 200 metro ingurura. Batez be terreno mistoan ibili dira, tarteka eguzkia lagun.
Gaurko plana da, Bigarren Kanpalekua desmontau, materiala bertan itxi eta Behe Kanpalekura bueltetea. Kinshofer horman behera datozala, inguru hori be hobeto ekipau nahi dabe, izan be aurreko espedizinoek itxitako sokei esker igon dabe zati hori orain arte. Bidea ekipetan segiduteko materiala hartu ahal izango dabe Behe Kanpalekura heltzen diranean, atsedena hartzeaz batera.
Eguraldi oneko egun gehiago dagoz iragarrita, baina Txikonek eta Sadparak atseden hartuko dabe hurrengo ahaleginari ekin aurretik. Bestetik, Adam Bielecki eta Czech poloniarrek Lehenengo Kanpalekutik eta goragoko deposituetatik materiala bajatu dabe Behe Kanpalekura. Izan be, Nanga Parbatera igoteko ahalegina bertan behera itxiko dabela azaldu dabe biek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!