Bakarkako lehenengo diskoa atara dau Jurgi Ekizak
2016-01-15 13:39 MusikeaMusikearen munduan badauka eskarmentua Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldean urte askoan ibili da eta. Baina bakarka, hauxe dau lehenengo lana. Izenburua be deigarria ipini deutso diskoari: bH036-LP. Bidehuts zigiluagaz plazaratu dau Ekizak barru-barrutik urtendako hamar kanta daukazan lan hau.
Musikearen munduan badauka eskarmentua Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldean urte askoan ibili da eta. Baina bakarka, hauxe dau lehenengo lana. Izenburua be deigarria ipini deutso diskoari: bH036-LP. Bidehuts zigiluagaz plazaratu dau Ekizak barru-barrutik urtendako hamar kanta daukazan lan hau.
Willis Drummond taldearen jardunetik pare bat urteko atsedenaldia hartuta, bere musika ibilbideaz galderak egiten hasi jakon bere buruari Jurgi Ekiza kantari eta musikari lapurtarra. Egindako galderen erantzunak, neurri baten, bH036-LP diskoaren oinarria edo abiapuntua dira. Barruan gordeta izan dituan pensamenduak kanporatu ditu.
Disko personala da bH036-LP, eta ez bakarrik bakarka egina dagoalako. Izan be, Jurgi Ekizak letrak idatzi eta ia tresna guztietako moldaketak egin ditu. Halandabe, laguntzinoa euki dau: Karlos Osinagak egin ditu grabazinoak eta Cedric Lapine-k jo dau bateria. Ganera, kanta batzuetan Nico Perret-ek (tronboia) eta Jeremie Garat-ek (txeloa) kolaborau dabe.
Hasieran disko sinpleagoa egiteko asmoa euki eban arren, musika-tresna ugari eta doinu konplexuak dagoz bH036-LP-n. Rock-aren eraginari ez deutso uko egin eta ahotsari be garrantzia handia emon deutso. Danetariko kantak dagoz diskoan, batzuk esperimental itxurakoak, adibidez azken kantua, minutu bakarrekoa eta esaldi bakarra daukana: Azken urratsak eman eta salto egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!