Norbere edertasunerako objektu greziar eta erromatarrak ikusgai, Arkeologia Museoan
2015-12-22 13:34 KultureaApain-mahaiko istorioak izenburuko erakusketea preparetako, Kataluniako Arkeologia Museoaren laguntzinoa euki dau Bizkaiko Arkeologia Museoak. Apirilaren 3ra arte, sasoi klasikoko objektu ugari ikusi leitekez, danak norbere edertasuna eta itxurea jagotekoak. Horregaz lotutako jarduerak be antolatuko ditu museoak datozan asteetan.
Apain-mahaiko istorioak izenburuko erakusketea preparetako, Kataluniako Arkeologia Museoaren laguntzinoa euki dau Bizkaiko Arkeologia Museoak. Apirilaren 3ra arte, sasoi klasikoko objektu ugari ikusi leitekez, danak norbere edertasuna eta itxurea jagotekoak. Horregaz lotutako jarduerak be antolatuko ditu museoak datozan asteetan.
Perfumeak gordeteko potoak, bainurako tresnak, belarritakoak, lepokoak eta abar batu ditue erakusketan. Ganera, Grezia eta Erroma klasikoetako agintarien irudiak daukiezan eskultura, mosaiko eta txanponak be ikusi leitekez, sasoi haretako edertasun kanona zein zan ezagutzeko. Mediterraneo aldean topautako 170 objektu inguru dagoz Kataluniako Arkeologia Museoak atondutako erakusketan eta Bilbora ekarteko apur bat moldatu dabe, Euskal Herrian topautako objektu batzuk be sartuta.
Modak eta norbere burua jagoteko ohiturea ez dira gaur egun asmautako kontuak, erakusketan ikusi leitekenez. Teresa Carreras erakusketako komisarioak azaldu dau edertasunetik sortutako erakusketea dala: Jenteak bere burua jagoten dau, lehen eta orain, hori erakutsi nahi dogu. Hasikeran, Greziako sasoi klasikoko objektuen erakusketea egitea zan asmoa baina Erromatar Inperioaren aldikoak be badagoz, ikuspegi osotuagoa emoteko.
Greziako zeramikak oso aberatsak dira, azaldu dau Carrerasek, eta antxinako Grezian bainuak hartzeko ohiturea oso zabalduta egoala azpimarratu dau. Batez be, Joko Olinpikoen eraginez zabaldu zan bainuak hartzeko ohiturea, kirolarientzat mesedegarria zan. Erroman zeregin sozial garrantzitsua euken bainu publikoek eta eraikin handiak hartzen zituen. Halandabe, zehaztapena egin dau Carrerasek: Mundu guztiak ez eukan bainuetara joateko baliabiderik, erromatar askok Tiber ibaian hartzen eben bainua.
Erakusketea Arkeologia Museoko Mallona aretoan ipini dabe. Hiru grazien mosaikoa da ardatza eta inguruan lau ataletan banatutako erakusketea dago. Bakotxak higienearen eta edertasunaren inguruko alor bat irudikatzen dau, antxinako objektuen bidez.
Apirilaren 3ra arte bisitau leiteke eta, ganera, jarduera osogarriak antolatu ditue, edertasunagaz lotuta. Urtarrilaren 19an hasita, bisitaldi iruzkinduak egingo ditue. Ganera, Bolinkobako lepokoa, Abadiñon topautako 25.000 urteko objektua, ikusteko modua be emongo dabe egun batzuetan. Familentzako tailerrakaz osotuko dabe eskaintzea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!