Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, ume eta gaztetxuentzako jarduerak Gabonetan
2015-12-23 16:15 KultureaTailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.
Tailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.
Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Gernikako Euskal Herria Museoan, ume eta gaztetxuentzako tailerrak antolatu ditue, une honetan bertan dagozan erakusketen inguruan. Bermeoko kasuan, Latorria izeneko erakusketea dago eta Gernikaren kasuan, Bartzelonako Gernikak 1937. Olentzero, Gabonetako apaingarriak, tradizinoak eta abar be ezagutu ahal izango ditue 5 eta 10 urte bitartekoek Euskal Herria Museoan.
El Pobaleko burdinoleak, Muskizen, aldi baterako erakusketea dakar, Artista txikiak. Ume eta gazteek Sortu ezazu zeure landa-kuadernoa tailerrean sortutako irudiak batu ditue bertan. Urtarrilaren 31ra arte dago.
Balmasedako La Encartada txapel fabrikan tailer ugari antolatu ditue Gabonetarako. Batzuk Gabon sasoiagaz lotuta dagoz, baina badagoz bestelakoak be. Esaterako, Zer egingo zenuke fabrikan orain dela 100 urte? izenekoa ume eta familientzat aproposa da, baita Txikien ehungailua be.
Bakioko Txakolingunean hiru tailer aukeran: Jaiotzak, Ipuinak eta kantak eta Pasteleruek. Lau eta 12 urte bitartekoentzat dira horreek ekintzak. Bilboko Arkeologia Museoan, ostera, Gabonetako zuhaitza apaintzen ikasteko tailerra egiten dabilz egunotan, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Amaitzeko, Rekalde aretoan, Naia del Castillok bertan daukan erakusketea sakonago ezagutzeko saioak egongo dira, abenduaren 29 eta 30ean. Sei urtera arteko umeentzat da hori.
Gabonetan BizkaiKOA sareko museotan antolatutako jarduera berezi gehienetarako, aurretiaz izena emotea komenidu da. Tailer batzuk dobakoak dira eta ganerakoek prezio merkea daukie, euro bat eta hiru bitartekoa. Programa osoa, ordutegiak eta prezioak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!