Artista gazte biren arteko 'sinbiosia', Batzar Nagusietako erakusketa gelan

Dabi Piedra 2015-12-22 14:11   Kulturea

Aitana Campo eta Jorge Gimeno artisten koadroak batu ditue Simbiosis erakusketan. Campok artelan figuratiboak sortzen ditu eta Gimenok, abstraktuak. Horregaitik, eurentzat esperientzia berezia izan da bien estiloak buztartzen dituan erakusketea preparetea. Artista gazteen sorkuntzea zabaltzeko Bizkaiko Batzar Nagusiek martxan daukien egitasmoari esker egongo da erakusketea Bilbon, urtarrilaren  23ra arte.

Aitana Campo eta Jorge Gimeno artisten koadroak batu ditue Simbiosis erakusketan. Campok artelan figuratiboak sortzen ditu eta Gimenok, abstraktuak. Horregaitik, eurentzat esperientzia berezia izan da bien estiloak buztartzen dituan erakusketea preparetea. Artista gazteen sorkuntzea zabaltzeko Bizkaiko Batzar Nagusiek martxan daukien egitasmoari esker egongo da erakusketea Bilbon, urtarrilaren  23ra arte.

Pintura masterra egiten dabilz Aitana Campo eta Jorge Gimeno EHUren Arte Ederretako Fakultadean. Orain dala hile bi inguru ekin eutsien erakusketa hau prepareteari. Guztira, 16 obrako bildumea sortu dabe, tartean biek alkarregaz margoztutako koadro bat.

Gure estiloak bateratu nahi izan doguz, figuratiboaren eta abstraktuaren arteko hartu-emona sortu, azaldu dau Gimenok. Bakotxaren estiloak besteari onurea egiten deutso eta horregaitik aukeratu dogu sinbiosiaren kontzeptua erakusketearen izenbururako. Campok adierazo dauenez, itxuraz oso desbardinak dira pintura figuratiboa eta abstraktua, baina abiapuntu bardina daukie: Abstrakzinoak asko aportetan deutso figurazinoari.

Jorge Gimenoren koadroak zalantza personaletatik sortzen dira, formaltasunetik urrun eta espresionismo abstraktuaren eraginagaz. Kolorez eta ehundura ugariz betetako obrak dira. Aitana Camporen obrea, ostera, figuratiboa da eta personak sarri agiri dira koadroen erdigunean. Bilbon ipinitako erakusketan, esaterako, bere ahiztea erakusten daben obra bi ipini ditu. Hurreko personak margozten erosoago sentiduten naz, azaldu dau Campok.

Erakusketako koadrorik bereziena Simbiosis izenburuduna  da. Izan be, artsita biek alkarregaz margoztutako obrea da, Camporen irudi figuratiboei Gimenoren zertzelada abstraktuak gehituta. Koadro hori egitea gatxa izan dala onartu dau Gimenok, bien lan egiteko erea desbardina dalako: Aitana oso metodikoa da eta ni libreago ibilten naz, basatiagoa naz.

Erakusketea urtarrilaren 23ra arte dago ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan (Hurtado Amezaga kalean). Astelehenetik barikura, 8:00etatik 20:00etara dago zabalik aretoa eta zapatuetan, 14:00ak arte. Doban sartu leiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu